Bera Bera Eskubaloiak entrenaldi sorta bat prestatu ditu alebin (2008an jaiotakoak), benjamin (2009-11) eta infantil (2006-07) mailatako gazteei zuzenduta. Multzo bakoitzak astean ordubeteko saio bat burutuko du.
Entrenaldietara edozen pertsona etor daiteke, kluban egon ala ez, eta dohainik izango da, kirol txartela izan ezean kirodegiko sarrera ordainduko beharko delarik. Benjamin taldeak irekiko ditu saioak, neska-mutilak, ekainaren 3an, astelehena 18,30etan. Asteazkenean, 18,30etan infantil mailako mutilen txanda izango da eta 19,30etan infantil mailako neskeena. Eta ostiralean (18,30etan), alebinentzako aukera, neska-mutilak nahastuta. Ekainaren 10, 12 eta 14ean ordutegi eta banaketa berdina mantenduko da.
Interesa duenak