SUPER AMARA Bera Berak 2019-20 denboraldiari amaiera jarriko dio Helvetia Alcobendas taldeari bisita eginez ostiralean 21etan (Huertas eta García del Campo, andaluziarrak). Irabazi beharreko partida da donostiarrentzat baina Godoy Maceira BM Porriñoren etxetik at Rocasaren aurka garaipena ere behar dute liga eskuratzeko.
Gipuzkoarrek ‘Pabellón de los Sueños’ izeneko pistatik oroitzapen onak ditu baina Liga irabaztea zaila izango dela ere barneratuta dute. Taldea Autocares Davidekin egingo du bidaia eguardian, azken norgehiagoka osatu zen deialdi berarekin.
Denboraldiko 42. Partida izango da, klubaren marka berria ezarriko delarik, 2009 eta 2013an jokaturiko 38 partidaren langa gaindituta. Supekopa, Europako hamar neurketa, Kopako kanporaketa, Barakaldoko fase finala eta Guerreras Iberdrola Ligako 26 jardunaldiak gainditzen zaila izango den marka finkatu du aurtengo SUPER AMARA Bera Berak. Izan ere, hurrengo urteko ligak 12 taldez osaturik izango da eta, ondorioz, lau jardunaldi getxiago.
Aurrean, Helvetia Alcobendas, duela bi aste Pabellón de los Sueños pistan mailari eutsi ziona, hortaz, ezer galtzeko ez duen talde bat egun. Bestetik, azken partida izango da Ezkurdia, Zugarrondo, Aramendia, Berasategi, Azurmendi, Camejo, Karsten eta Sans jokalarientzat.