Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bi puntu lortu ditu gaur El Cabañal pistan Canyamelar Valencia (24-39) taldea aise gaindituta. Garaipenarekin, donostiarrak Rocasa estutzen jarraitze dute Guerreras Iberdrola liga amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen direnean.

Kopa osteko partida beti da zaila. Adriana Cardoso Gipuzkoan gelditu da eta Imanol Álvarezek Arderius eta Sara Gil –penaltiak bota ditu bakarrik- eserlekuan gorde ditu. Valentzia plaza zaila izan ohi da eta Helvetia Alcobendasek Elxen lortutako garaipena behartu ditu bertakoak. Karsten, Ezkurdia eta Etxeberria asmatzen hasi dira partida. Sans Terés ondoan jarri da defentsan Menéndez ordezkatu du, Arrojeriak zuzendu du taldea eta Castellanos, atepean.

SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du hasieratik (1-3) baina Canyamelar Valencia Mazza, Gónez eta Asencio gidari aurretik jarri da. Halere, donostiarrek azkar erantzun dute.

Imanol Álvarez eserlekua mugitzen hasi da , Sansi atsedena eman dio Azurmendi sartzeko, Menéndezek  Etxeberria defentsan ordezkatu du eta Camejo erasoan kokatu du ostean. Castellanos  geldiketak egiten hasi da eta SUPER AMARA 1-9 partziala lortu du Ezkurdia, Arrojeria eta Karsten protagonista, atsendaldira 14-22 iritsiz.

Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Berak gipuzkoarrez osaturiko defentsararekin gol bat sartzen utzi dio Canyamelar Valenciari hamar minutuetan eta hegaleko jokalariak asmatzen jarraitzen zutenez, Menéndez bezala, tartea zabaldu da. Halere, minutu batzutan konzentrazioa galdu dute Asenciok 4-0 partziala lortzeko baina segituan Karstenek gelditu duena.  

Imanol Álvarezek Aramendia sartu du, hiru aldiz gol egin duena iaz lesionatu zen lekuan eta Ana Barquín kantabriarrak ere debuta egiteko aukera izan du, gola eta penaltia lortuz. Azken partzial batekin alde are gehiago zabaldu da (24-39).

Hortaz, garaipen honekin SUPER AMARA Bera Bera puntu bakar batera du Guerreras Iberdrola Ligako bigarren postua, EHF Cupen lekua y Rocasa estutzeko. Kanariarrek Challenge Cupeko finaleko bi partidak jokatu ostean Liberbank Gijón taldea hartuko dute (maiatzak 15) eta Huerta del Rey pistari bisita egin (larunbata, hilak 18, 16etan). Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak derbiari ekingo dio igandean 12etan Bidebietan HGB Prosetecnisa Zuazoren aurka.

Fitxa: Canyamelar Valencia 24, SUPER AMARA Bera Bera 39

Canyamelar Valencia 24 (14+10): Aguas, Morais (2), P. Descalzo, Mazza (5), Asencio (9), Gómez (3), E. Descalzo (1) –hasierako zazpikoa- Prosper, Egeresi, Romero (1), Ibañez (1), Martin (2), Morais, Blaire, Requena (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 39 (22+17): Castellanos, Etxeberria (6), Menéndez (7), Arrojeria (4), Terés (2), Karsten (8) eta Ezkurdia (5) –hasierako zazpikoa- Sans, Gil (2p), Azurmendi, Camejo (1), Berasategi, Aramendia (3) eta Barquín (1). Deialdian: Arderius eta Arruda (o.a.)

Epaileak: José Manuel Iniesta –valentziarra- eta Alberto García –andaluziarra-

Kanporatuak: Asencio (2) Canyamelarretik eta Terés (2) SUPER AMARAtik.

Partzialak: 2-3, 7-6, 9-11, 11-15, 12-18, 14-22 –atsedenaldia- 14-24, 15-27, 18-27, 20-30, 23-34 eta 24-39

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores