Bera Bera

Select your language

Kopa irabazi osteko ospakizunak ahaztuta, SUPER AMARA Bera Bera burubelarri jarri da Guerreras Iberdrola liga amaitzeko “gelditzen diren lau partidak irabazteko”. Eta Rocasaren akatsaren zain egon, kanariarrek hiru partidetatik bat galdu behar baitute.

“Guk ezin dugu hutsik egin eta espero dut hori barneratuta egotean, barkaezina izango litzatekeelako Rocasak galtzea eta guk ere bai” adierazi du Imanol Álvarezek komunikabideen aurrean, Canyamelar Valencia taldearen aurkako atarikoak (larunbata, 19,30etan).  SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “txipa aldatu dugu” onartu du eta ohartarazi du “Valentzia ez da plaza erraza izan guretzeako, gainera, asko dute jokoan –jaitsiera postua ekiditzea- eta berdin zaie aurrean Bera Bera egotea”.

Rocasak partidaren bat galdu ote duen galdetuta, Imanol Álvarez bakoirra da. “Nik usted ut Rocasak Challengeko finala jokatu behar du eta ostean Liberbank Gijón du etxean eta Valladoliden ondoren, Kopatik errekuperatuta”.  Halere, onartu du Rocasak “txapeldun izateko egoera onean dago”.

Bere ustez, “taldea ondo dago”, ondorioz “Kopan eman dugun mailarekin oso zaila da gu gainditzea”. Álvarez pozik da Nekane Terések kontratua luzatu duelako  “talde eta plantilla honen pare dagoela frogatu du, fitxaketa ona izan zen”.

Imanol Álvarezek Ana Barquín kantabriarra deituko du. José Manuel Iniestak valentziarrak eta Alberto García, -andaluziarrak zuzenduko dute norgehiagoka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores