Bera Bera

Select your language

Aurreneko hamar minutuetan golik sartu gabe egon arren, sei goleko desabantaila izanda, SUPER AMARA Bera Berak lan itzela egin behar izan du partidan sartzeko aurrena, ondoren berdintzeko eta behin aurretik jarrita ez zion Rocasari partida iraultzea Kopako beste finalerdietan egoteko, kasu honetan  Liberbank Gijónen aurka (larunbatean, ordutegia zehazteke) eguardian Rincón Fertilidad Málaga (23-22) mendean hartu duelarik.

Partida hasieran Rocasak defentsan izan duen intentsitatea gaindiezina izan da SUPER AMARA Bera Berarentzat, erasoan falta gehiegi adierazi dielako eta lehenengo lerroak baloiak galtzen hasi da. Ondorioz, Rocasak Lussón hasieran, gero Mbengue eta kontraerasoak bitarte, tartea ireki du 0-5, Imanol Álvarezek partida gelditu behar izan du 7. minutuan eraso jokoan aldatze aldera.

Cardoso izan zen lehenengo sartzen baina kanariarrak sendo ziren (17’: 4-10). Baina talde honen ezaugarri nagusia da amorerik ez duela ematen eta, gaur ere bai, horren adibide da.

Arrudak Castellanos ordezkatu du eta eragina izan du. Karsten eta Gilek birritan SUPER AMARA Bera Bera (7-10) gerturatu dute. Rocasak partida gelditu du, Pizzok lortutako penaltia Arrudaren aurpegira eraman du Haridian Rodríguezek eta epaileek kanariarrari txartel gorria  erakutsi diote.

Rocasak, halere, tartea ireki du baina Cardosok eta Arderius penaltiz lehia berdintzea lortu dute atsedenadira iritsi baino lehen (12-12).

Bigarren zatian Arderius eta Terés ondo konpodu dira penaltiak lortzeko eta SUPER AMARA Bera Bera markagailuan aurretik jarri da. Rocasak hasieran egindako esfortzua ordaindu du eta Arruda minutuak pasatu ahala hazten joan da. Aramendiak biko abantaila eman du baina Rocasak ez du amorerik eman.

Karstenek lauko tartea ireki du baina aitaren batean Falcón, Trojaola eta Toscanok partida berdindu dute zazpi minutuen faltan. Eraso faltekin sufritu duen Arrojeria erditik sartu da eta Arrudak hegaletik gelditu du. Cardosok minutu baten faltan ezin hobeto amaitu du jokaldi borobila eta Lussonen jaurtiketa posteak urrundu du.

Ondorioz, partida iraultzeko gaitasun mental harrigarria erakutsi du taldeak eta iaz Málagan izandako finala bihar Barakaldoko finalerdietan.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Rocasa Gran Canaria 23

SUPER AMARA Bera Bera 25 (12+12): Castellanos, Etxeberria, Menéndez, Sans, Terés (1), Arrojeria (1) eta Gil (4) –hasierako zazpikoa-, Karsten (4), Arderius (7), Cardoso (6), Aramendia (2), Azurmendi eta Arruda (o.a.). Deialdian: Ezkurdia, Berasategi eta Camejo.

Rocasa Gran Canaria 23 (12+11): Navarro (1), Trojaola (3), Mbengue (5), Lussón (4), Rodríguez (2), González (1) eta Falcón (4) – hasierako zazpikoa - Pizzo (2), Schuster, Toscano (1), Reyes y Hernández (o.a.)

Epaileak: Álvarez –EAE- eta Bustamante –nafarra-

Kanporatuak: Terés Super Amara Bera Beratik eta González, Pizzo eta Falcón eta gorria Rodríguezi (20’).

Partzialak: 0-2, 0-5, 3-8, 7-10, 9-11, 12-12 –descanso- 14-14, 17-15, 20-17, 23-20, 24-23 eta 25-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores