Bera Bera

Select your language

Lehengo maiatzean SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun irten zen Lasesarretik eta arratsaldean Autocares David abiatuko da XL Koparunt Barakaldon garaipena eta ospakizuna errepikatze aldera.

Halere, “Rocasa baino ez dugu buruan”, hau da, final-laurdenak, ostiralean Lasesarren (18,30 etan) jokatuko direnak Javier Álvarez (EAE) eta Ion Bustamante (Nafarra) gidaritzapean. Imanol Álvarez entrenatzailea “momentuz lasai” dago astean zehar “partida ondo prestatu dugulako, taldea zereginean burubelarri dago eta konfidantza ematen du horrelako partidetan ohituta dagoen talde bat zuzentzea”.

Ligan kanariarren aurka lortutako garaipenen inguruan, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “erreferentzi moduan hartu daitezke emaitzari begiratu gabe”, hortaz, “ondo egindakoa indartzen saiatuko gara eta gaizki egindako zuzentzen”, nahiz eta “prozeduretan barianteren bat” iragarri”.

Imanol Álvarezek berretsi du “helburu bakarra bihar irabaztea da eta lortzekotan bihar bertan larunbateko partida prestatzen hasiko gara”. Rocasak ere Kopa helburu izango duela pentsatzen du “hiru egunetan tituloa irabazteko aukera duelako eta gero atsedenerako betarik duelako”. Bere ustez, “defentsan zorrotzak izan behar dugu nekea eragiteko eta atezainen lanarekin batera korrika egiteko aukera izan”. Baina ohartarazi du taldeari “partida ezin badugu apurtu azken minutuetara irabazteko aukerekin iritsi behar dugu”.

Azkenik, Ana Barquín jokalari berriaren inguruan, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “beharrezkoa zela lesioak izan ditugulako”, era berean, uste du “taldean sartuta dago eta Kopan eta Ligan lagunduko digu”. Imanol Álvarezek 18 jokalari eramango ditu Barakaldora, ondorioz, deialditik kanpo bi utzi behar ditu.

Alba Menéndez, bestetik, ausartago izan da esateko “Kopa irabazten saiatuko gara”. Kapitainak onartu du “oso lehiaketa polita da, giro berezia sortzen da, galtzen duena kalera doa eta irabazi nahi badugu lehenengo edo azkeneko partidetan Rocasa bezalako aurkariak gainditu behar ditugu”. Menéndez ohartarazi du “Kopako aurreneko partidan beti urduritasuna sortzen da, hortaz, lasai irten behar dugu jakinda zer egin behar dugun, Rocasaren kasuan defentsa gogorra eta erritmoa mantendu”. “Bi urte gabe, Kopa irabazteko irrikan gaude” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores