Indupime Basauri Euskadiko txapeldun gisa Zilarrezko mailara igotzeko sailkatuta zegoen eta Elgoibarren bigarren txartela banatzen zen. Ez zuen ondo jokatu Bera Berak eta Aiala Zarautz nagusi izan zen (27-32) fasea irekitzeko. Halere, hausnarketarako gertaera: Zarauzko zilarrezko mailako taldea maila horretan geldituko denez datorren denboraldian, bigarren taldeak ez du aukerarik izango igotzeko, ondorioz, Elgoibarren larunbateko bigarren partida izan zen benetako finala, Lauko Elgoibar eta Jarrilleras taldeek jokatu zutena, hain zuzen. Hain final itxura izan zuen, penaltietan erabaki zena lehia bizkaitarren alderako. Igandean, Aiala Zarautzek irabazi zuen baina, esan bezala, ez du igotzeko aukerarik.
Etxebarrin, bertako Sareteknika Kukullagak Euskadiko txapeldun sortatu zen kadete nesken mailan, asteburuko hiru norgehiagokak irabazita. Lacturale Bera Bera hirugarren gelditu zen, halere, Estatuko sektoreetan izango dira lau taldeak.
Emaitzak:
Euskal Liga:
Senior: Zilarrezko mailako igoera fase jokatzeko sailkatze fasea:
BERA BERA 27-32 AIALA ZKE
Euskal Liga. Lauko finala Kadete mailako txapelketa. Etxebarrin
LACTURALE BERA BERA 31-24 ERROTABARRI CADETE
AIALA ZKE 31-27 LACTURALE BERA BERA
LACTURALE BERA BERA 25-31 SARETEKNIKA KUKULLAGA ETXEBARRI
SARETEKNIKA KUKULLAGA ETXEBARRI, txapeldun; Lacturale Bera Bera hirugarren. Denak Estatuko sektorak jokatzeko sailkatuak.
Gipuzkoan:
Kadete neskak: BERA BERA URDINA 26-20 IBAIONDO TABERNA - OPTIKA ARANZAZU
Infantil neskak: H.E.T - SESA TOOLS -- BERA BERA LARANJA
EREINTZA AGUAPLAST 31-28 BERA BERA URDINA
Infantil mutil: BERA BERA URDINA 22-26 ZARAZPE PULPO EK
EGIA 2 12-21 BERA BERA LARANJA