Bera Bera

Select your language

Bigarren zati bikain bati esker irabazi dio SUPER AMARA Bera Bera Elche Mustang taldeari (30-22, 15-16 al descanso) Bidebietan, defentsa eta Arruda atezainari esker elxetarrek sei gol baino ez dituzte lortu eta donostiarren erasoan ere hutsuneak aurkitu dituzte.

Abiadura bizian hasi da partida, defentsa irekiak alde batean eta bestean, ohiko Elchen eta SUPER AMARA Bera Beran Arrojeria aurrean jarri da lehenengo lerroa oztopatze aldera. Gipuzkoarrek korrika egiteko aukera izan dute eta Etxebarria eta Menéndezen markagailua ireki dute. Arruda ere saiatu da Elche Mustang taldearen aurreneko bi erasoetan atezainik gabe egin dutelako.

Hirugarren minutuan Laura Hernándezek izandako lesioa belaunburuan partidan eragina izan du. Halere, Gutiérrezek hartu du ardura erasoan eta partida berdintzeaz gain, elxetarrak aurretik ere jarri dira. Andaluziarrak leku guztietan aritu da, bi hegaletan, kontraerasona, penaltiak jaurtitzen eta bigarren zatian alboko gisa.

Elche Mustang partidan ahalik eta gustorago zegoean eta gipuzkoarrek jaurtitzeko arazoak zitzten. Imanol Álvarezek Etxeberria eskuin albokoan jarri du hasieratik, aukerarik onena defentsa ireki bati ekiteko, Arderius gogor eutsi dute eta Karstenek ez du egun onena izan. Ondorioz, atsedenaldian 15-16.

Bigarren zatiari esker SUPER AMARAk bereganatu ditu puntuak, Renata Arruda protagonista nagusiena izan da baina defentsa bikainaren laguntzarekin. Terés eta Sans erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan eta Gil eta Cardoso hegaletan. Arrojeria eta Arderius erasoan, minutuak joan ahala SUPER AMARA Bera Berak abantaila hartu du, Elche Mustang taldearen etsipenerako, lehenengo zatian egindako esfortzua ordaindiz. Arrudaren geldiketei esker kontraerasoak gauzatu ditu Sara Gilek eta eraso geldoan ere SUPER AMARA Bera Berak irizpidearekin jokatu du Arderius eta Arrojeriak asmatu dute, Cardosok bezala. Elche Mustangen leheengo gola 41, minutuan iritsi da eta ondoren 7-1 partziala lortu dute gipuzkoarrek.

Puntu hauek ezinbestekoak ziren donostiarrentzat. Orain ligak etenaldia izango du eta apirilaren 26an Barakaldon Rocasa egongo da zain Kopan.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Elche Mustang 22

SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Arruda, Cardoso (9), Karsten, Arderius (6), Sans (2), Etxeberria (3) eta Gil (3) –hasierako zazpiko - Arrojeria (1), Menéndez (3), Terés (2), Aramendia (1), Azurmendi. Deialdian: Ezkurdia, Camejo, Castellanos eta Zugarrondo

Elche Mustang 22 (16+6): Morales, González (1), Zhukova (3), Flores (2), Martínez (2), Hernández eta Gutiérrez (9) –hasierako zazpikoa- Arcos (2), Gascó (1), Ocáriz (1), Méndez (1), Frujinoiu eta Sánchez (o.s.)

Epaileak: Hoz eta Riloba (kantabriarrak)

Kanporatuak: Terés eta Sans SUPER AMARAtik eta Arcos, González eta Gutiérrez Elche Mustang taldetik

Partzialak: 3-2, 5-5, 8-7, 9-10, 12-13, 15-16 –atsedenaldian- 17-16, 20-16, 23-18, 26-19, 28-20 eta 30-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores