SUPER AMARA Bera Berak bihar Bidebietan (18etan, ETB4) Elche Mustang hartuko du Rocasa liderra estutze aldera apirilaren 26tik 28ra bitartean Barakaldon XL Kopari ekin aurretik.
Garaipenarekin bigarren postuaren jabe egingo lirateke donostiarrak Elxetarrak bost puntutara utziz, liga amaitzeko lau puntu gelditzen direnean, EHF Cupean lekua ziurkatuz, alegia. Partida Alejandro Hoz eta Axel Riloba epaile kantabriarrek zuzenduko du eta Juan Carlos González izango da delegatua.
Granollersen galduta eta Rocasaren eskuetan lidergoa utziz –asteazkenean A Guardan irabazi zuten- Imanol Álvarezek egoerari aurre egiteko eskatu die jokalariei. Lesioekin zorte txarrarekin jarraitzen du taldeak, lehengo astean Berasategi izan bazen ere, oraingoan deialdi batean ere parte hartu ez duen Priscila Dos Santosek, baina Kopa helbutu zuena, Akilesen tendoia apurtu du. Esther Arrojeriak, aldiz, belauna bihurritu zuen Objetivo 21 delako selekzioarekin, atzo bakarrik egin zuen lan eta gaur arratsaldean taldekideekin saiatuko da usurbildarra.
Aurrean, Elche Mustang aurkari deserosoa, baloia helburu duen defentsa eta ate aurrean eraginkorra. Bera Berako jokalari ohi Ana Martínezek zuzentzen du taldea pistan, hegaleetan Gutiérrez eta González jokalari internazionalak eta Hernández albokoa dira jarraitu beharreko jokalariak.