Autocares Davidekin abiatu da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako 21. Jardunaldiruntz, larunbatean (16etan, VOTV) Palaun KH7 BM Granollers taldearen aurka aritzeko. Aragoiko Peñaranda eta Yagüe epaileek zuzenduko dute lehia.
Imanol Álvarezek Estitxu Berasategiren baja izango du, sudurra hautsita. Galera garrantzitsua da defentsaren erdia babeste aldera, izan ere, Kaba Gassama pibote internazionalak mina handia egiten du eta Guarieiro eta Vizuete –golegile nagusiena Ligan- erasoan KH7 BM Granollers taldearen baliabide onenak direlako. Ondorioz, Yunis Camejo izango da nobedadea.
Barakaldon galtzeak seigarren postura eraman ditu kataluniarrak baina indartsu ageri dira Palaun, non Godoy Maceira Porriñok baino ez du irabazi eta Rocasak, berdindu.
Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki KH7 BM Granollersen kalitatea duela eta lehia estua izango dela, izan ere, iaz gaizki pasatu zuen irabazteko eta Bidebietan Castellanosek gelditutako penaltiak etxean utzi zituen puntuak. Zentzu honetan, atzo SUPER AMARAk babeslegoa hiru urtez berritsiko duela iragarri zen ekitaldian Alba Menéndez kapitainak uste du “Liga gogorra izaten ari da, Rocasak ez du hutsik egiten eta guk ere irabazi behar dugu”, Esther Arrojeriak berriz, “irteera zailena da hurrengoa delako”. Zentralak uste du bi taldeen jokua antzekoa da baina ohartarazi du “gure muina berreskuratuz gero eta dakigun bezala jokatuta irabaziko dugu, ziur”.