Bera Bera

Select your language

SUPER AMARAko Giza Baliabideen arduradun Gotzone de Miguel eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean babeslegoaren berritzea ezagutarazi dute hiru urtez, 2022ko maiatzera arte, alegia.

Gotzone de Miguelek “albiste ona adierazi nahi dizuet Bera Bera Eskubaloiarekin datozen hiru denboraldietarako luzatu dugula babeslegoa” iragarpena egin du. Bere agerraldian, de Miguelek azpimarratu du “harro sentitzen gara Bera Berak SUPER AMARA izena eramatea talde honen gertu sentitzen garelako eta zabaltzen dituen baloreak guk ere baditugulako: partidetan adierazten duten errespetua, lankidetza, pertseberantzia, duintasuna”.

Bera Bera Eskubaloiko arduradunak mezua berretsi du. “Balore antzekoak ditugun bi erakunde gara” onartu du Tati Garmendiak, ekarpen ekonomikoaz gain, “SUPER AMARAren bidez ikusgaitasuna nabariago izan da, Ligako inbidia izateraino”.

“Albiste pozgarria da, SUPER AMARA sekulako fitxaketa da, garrantzitsu sentitzen gara, hobetu dugu gure jarduera hiru urte hauetan eta ziur naiz hobetzen jarraituko dugula” adierazi du Garmendiak. “Gure proeiktuari sendotasuna eman dio eta, batez ere, epe ertainera planifikatzea” gaineratu du.

Hortaz, SUPER AMARAk izena emango dio aurreneko taldeari eta bere marka ikusgai egongo da kamisetaren bi aldeetan. Aurkezpen ekitaldian izan dira Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores