Bera Bera

Select your language

20 urteko atezain brasildar Renata Arrudak SUPER AMARA Bera Berarekin hitzarmena luzatu du Bidebietan goizean Tati Garmendia ardurardunak eta jokalari berak adierazi duten bezala.

SUPER AMARA Bera Berak “urtebetez eutsi egin dio” atezain brasildar internazionalari “proiekzioa duelako eta sasoi onean dago” Garmendiaren hitzetan. Arrudak, bestetik, “oso pozik” dagoela adierazi du “nire erabakia izan dena” eta hurrengo denboraldian ere “titulu guztiak izango ditugu helburu” sinisten du. 

Renata Arrudak onartu du eskaintzak izan ditueka “baina balantzak esan dit hemen Ligan eta Kopaz aparte, Europan aritzen gara”. Atezainak onartu du ere bai “taldeari ez ezik hiriri ere ondo egokitu naiz” eta uste du “talderik onena da guztiagatik borrokatzeko, Europan ere lehiakorrak izan gara”.

Datorren urteko proiektua “ondo bideratuta” dagoela ikusten du Arrudak eta ziur dago “minutuak izango ditudala eta egungo denboraldi bezala ona izango dela”.

Kopako zozketaz galdetuta, Arrudari berdin zaio “gure jokua egin behar dugulako”. Amaitzako, Garmendiak onartu du “kirol arloari dagokionez ona da Renata gelditzea eta errepikatzeak asko esan nahi du”.

O’Mullony (egin diote ebakuntza) jokalariaren lesioak planifikazioan eragina izango duen galdetuta, Garmendiak “gaia mahai gainean dago” adierazi du “lehenengo lerroko zazpi jokalari nahi ditugu eta akaso inor gehiago fitxatu gabe eutsi genezake”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores