Bera Bera

Select your language

Elgoibarko Olaizaga kiroldegiak asteburu honetan Euskal Kopako fase finala hartu du SUPER AMARA Bera Bera garaile irten da HGB Prosetecnisa Zuazo gaindituta (20-28, 10-14 atsedenaldian) gaur goizean jokaturiko neurketan.

Hasiera hasietarik intentsitate handiko defentsak bizkaitarren lehengo lerroa estutu du SUPER AMARA Bera Berako jokalarien kontraerasoak baliatuz, ondorioz, partida kontrolpean izango dute gipuzkoarrek uneoro (4’: 1-4). Berasategik baloiak lapurtu ditu eta HGB Prosetecnisa Zuazok barneraketak egiten edo baloia sei metroetan sartzen lortzen zuenean hor agertu da bikain Zugarrondo atepean, lehenengo zatian bakarri dozenatik gora geldiketak egin dituelarik.

Hiruzpalau goleko abantaila lortuta ondo kudeatu dute gipuzkoarrek, Cardoso eta Azurmendi medio. Bederatzi baja izan ditu taldeak baina ondo ordezkaturik egon dira. Eider Rubiok junior mailako selekzioarekin den Imanol Álvarez ordezkatu du, lehenengo taldeko jokalariek eman die protagonismoa, Joseba Rodríguezek aldiz (sei baja), nahastu ditu titularrak eta harrobikoak. Lehenengo zati erdialdean, Rubiok taldeari arnasa eman dio Camejo eta María Gracia, bigarren taldeko zentrala, sartuz. Neurketa kontrolpean jarraitzen zuen Maite Zugarrondo –partidako onena izendaturik- bikain ari zelako eta erasoan lau aldiz jo dute postea gipuzkoarrek. Cardosok ohiko ‘roska’ utzi du, HGB Prosetecnisa Zuazok hegaletatik asmatu du Velasco eta Erauksinekin eta atsedenaldira 10-14 aurretik SUPER AMARA Bera Bera.

Bigarren zatiaren hasieran partida erabat apurtu du 1-5 partzialarekin aurreneko hamar minutuetan. Aramendiak –beste 15 minutu- baloi lortua utzi du, taldea zuzentzen ari zen Graciak hutsunea aurkitu du eta Cardoso, Sans eta Camejok sei metroetan sartu dute gola. Zugarrondok bolada onean jarraitzen zuen baina ezin izan du Velasco eraginkor jarraitzen zuen eta Gil kanpotik gelditu.

Halere, finala poltsikoan zuen SUPER AMARA Bera Berak Sans eta Menéndezen golei esker eta Eider Rubiok minutuak eman dizkie Mujika, Briones Morandeira jubenilei. Erauskinek asmatu du hegaletik eta Briones donostiarrak aprobetxatu du lehen taldearekin aurreneko gola egiteko.

Ondorioz, asteburu positiboa minutu gutxiago dituzten jokalarientzako eta pixkanaka pixkanaka lehen taldearen dinamikan sartu ahal izateko harrobikoentzako. Bi hilabete ostean SUPER AMARA Bera Bera Bidebietara itzuliko da larunbatean (18etan) Godoy Maceira BM Porriño hartzeko. Eta ostiralean, Barakaldon Kopako zozketa.

Fitxa:

HGB Prosetecnisa Zuazo 20 (10+10): Muñiz, Velasco (3), Blázquez (1), Encina (1), Puigbo (2), Manrique (1), Barros (2) –hasierako zazpikoa- Sánchez (3, 2p), Gil (2), Erauskin (5), Perazic, Cortiñas, Olano eta Romero

SUPER AMARA Bera Bera 28 (14+14): Zugarrondo, Ezkurdia (2), Azurmendi (3), Berasategi (1), Menéndez (4,, 1p), Sans (5), Cardoso (7, 2p) – hasierako zazpikoa - Gracia (2), Aramendia (2), Camejo (1), Mujika, Briones (1) eta Morandeira. Deialdian: Tamada eta Jauregi (o.a.)

Epaileak: Ansoleaga eta Izquierdo (euskadunak)

Kanporatuak: Sánchez, 44 eta Erauskin HGB P. Zuazotik eta Azurmendi, Camejo eta Morandeira Super Amaratik

Partzialak: 2-4, 3-7, 6-10, 8-12, 9-13, 10-14 –atsedenaldia- 11-16, 11-19, 14-22, 16-24, 19-27 eta 20-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores