SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du Kukullaga Etxebarri (22-28) gaindituta, hortaz, iaz bezala Elgoibarren HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean, Aiala Zarautzi irabazita (22-23).
Ondorioz, Olaizaga kiroldegiak bihar igandean 10,30etan donostiarren eta Barakaldotarren arteko final berri bat hartuko du.
Partidan sartzea kostatu zaio SUPER AMARA Bera Berari, lerro guztietan pattal hasi ostean eta Ane Fernándezen atezain aurrean asmatu ezinik. Junior selekzioarekin konzentraturik, Eider Rubiok kubritu du Imanol Álvarez. Eta seigarren minutuan partida gelditu behar izan du, defentsa moldatzeko eta erasoan lasaitasuna eskatzeko. 14. minutuan egin du debuta Aramendiak, iaz pista berean Arrojeria eta Zugarrondok bezala. Eta ondoren Camejo sartu da. SUPER AMARA Bera Berak partida berdindu du, Zugarrondo gelditzen hasi delako, Kukullaga bederatzi goletan gelditu da eta Ezkurdia, Cardoso, Camejo eta Aramendia jokalarien golei esker partida irauli dute donostiarrek. Atsedenaldian, 11-14 donostiarrak nagusi.
Bigarren zati hasieran erabakiorra izan da Kukullaga Etxebarrik gol bat egin duelako 10 minutuetan. Gracia taldea zuzentzen eta Camejo pibote lanetan, Cardosok eta batez ere Ezkurdiak kontraerasoan asmatu dute. Kukullagak partida gelditu du baina bost minutuetan SUPER AMARA Bera Bera 12-19 aurretik jarri da.
Bigarren zati erdialdean, Eider Rubiok Izaro Mujika –kontraerasoan gola egin du- eskuin hegalean, Briones eta Morandeira jubenilak sartu ditu. Graciak asmatu du, SUPER AMARA Bera Berak hamar goleako aldea lortu du eta Jauregi atepean eta Tamadak ere debuta egiteko aukera izan dute. Kukullagak tartea murriztu du partida amaieran.
Fitxa:
Kukullaga Etxebarri 22 (11+11): Ane Fernández, Antolin (2), Jedyane (2), Andrea Fernández, Vázquez (8), Coello (1), Rodríguez, Bermejo, Oregi (1), Castro, González (4), Cáceres (1), Pedrosa (3), Hierro, Elorriaga eta Pujana (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 28 (14+14): Zugarrondo, Cardoso (4), Berasategi (1), Sans (2), Menéndez (2), Azurmendi (2) eta Ezkurdia (6) –hasierako zazpia- Camejo (5), Aramendia (2), Mujika (1), Gracia (3), Briones, Morandeira, Tamada eta Jauregi (o.a.).
Epaileak: Domínguez eta Hurtado (euskaldunak)
Kanporatuak: Vázquez (2) Kukullaga Etxebarritik
Partzialak: 1-2, 5-3, 8-6, 9-8, 10-11, 11-14 –atsedenaldian- 12-19, 12-21, 14-23, 16-23, 16-25, 19-28 eta 22-28