Bera Bera

Select your language

Bidebietan egindako agerraldian non Judith Sansek eskubaloia utziko duela iragarri duen, SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendiak aurreneko bi fitxaketak berretsi ditu, Zamorako eskuin alboko María Prieto O’Mullony eta pibote kataluniarra Eli Cesáreo, “biak bi denboraldirako”.

Tati Garmendiak onartu du “Ligako puntako bi jokalari” direla eta uste du “orain talde baten partaide izan behar dira eta lan egiteko modu batera egokitu”. Zentzu honetan ez du zalantzarik egiten “horretarako prest egongo dira eta Imanol Álvarez gai izango da taldeko disziplinara moldatzeko”.

Aula Alimentos de Valladolid taldeko jokalariak dira egun. Elisabet Cesáreok maiatzean 20 urte beteko ditu, María Prieto O’Mullony jokalariak – Etxeberriaren kintakoa-, urrian 22 urte egingo ditu. Bartzelonako Sant Joan Despí hiriko jokalaria bigarren urtea betetzen ari da Huerta del Rey pistan eta Sans ordezkatzeko aurreneko aukera izan da.

Bestetik, Zamorako alboko jokalaria seigarren denboraldia betetzen ari da Ohorezko mailan. Cleba León taldearekin egin zuen debura 2013-14 denboraldian, bi urte egin zituen bertan, eta ondoren Valladolidera abiatu zen 2015-16 denboraldian. Egun Objetivo 21 delako selekzioarekin konzentraturik dago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores