Bera Bera

Select your language

“Europa ostean (EHFko multzoen fasea) Tatirekin bildu nintzen, otsailean, eta eskubaloia utziko nuela esan nion, ez dakit denbora baterako izango den edo betirako”. Horrela ekin dio agerraldiari SUPER AMARA Bera Berako pibote Judith Sansek, denboraldi amaieran eskubaloia utziko duela adierazteko.

Kataluniarrak onartu du erabakia “zaila izan dela 14 urte nituenetik eskubaloia nire lehentasuna izan delako, baina, gaur egun hau da behar dudana”. Era berean Judith Sansek baieztatu du behin erabakia hartuta “askozez hobeto nago, gozatzen, egin dugunari garrantzi handia ematn, Europakoa harrigarria izan delako eta orokorrean denboraldi ona burutzen ari gara, azken partida izan ezik”.

Pibote internazionalak azpimarratu du “nire buruan Liga irabaztea baino ez dago, nik dudan guztia ematea eta Koparen bila ere”. Emozioak hartu du Judith klubari “taldekideak eta familiari” eskerrak emateko. Eta ondokoak lasaitzea aldera “benetan ondo nago” adierazi du. “Hemen ondo nengoen, lekurik onena da niretzako, taldekide onenak dira eta hiria, zer esanik ez”.

Komunikabideak ez hustean harrapatu ditu Sansek. “Eskubaloiak ez nau lehen bezain beste betetzen eta erabaki hartu nuenetik askoz lasaiago nago, erlaxatuago eta ez dakit denbora baterako izango den edo betirako”.

Tati Garmendiarentzat ere “sorpresa” izan zen. “Judith da ezagutu dudan jokalari profesionalenetarikoa eta bere barneak zeozer baldin badago uztera eramaten duena behar duen seinalea da”.

Ondorioz, Sansen lehentasuna liga amaituta “Erizaintza ikasketak bukatzea” da, halere, gaineratu du “biak uztartzea ez zait asko kostatu”.

Erabakia atzeraezina den galdetuta, Sansek onartu du “Rocasa eta Guardésen aurkako partidetan asko gozatu dut”, halere azpimarratu nahi izan du “denboraldia amaitzeko indar guztiak ditut baina ez beste bati ekiteko”. Halere, ez dio atea itxi itzultzeari, “orain denbora behar dut eta behin igarota agian itzultzeko beharra sentitzen dut”.

Tati Garmendiak adierazi du “kirol arloan eta pertsonalki Judith joatea galdera da baina erabakia errespetatu behar dugu”.  

Judith Sansek, bestalde, klubari egondako lau denboraldiak eskertu dizkio. “22 urterekin iritsi nintzen, aurreneko denboraldia hiru tituluekin harrigarria izan zen, ez nekien maila honetan ibiltzeko gai nintzenik eta goi mailako jokalariekin egon naiz”. “Gozatu dut, ikasi dut, hazi eta helduago naiz”.

Judith Sans Bera Beran:

2015-16: 33 partida: 73 gol Títuluak: Superkopa (partidako MVP), Kopa eta Liga

2016-17: 34 partida: 85 gol. Superkopa

2017-18: 14 partida. 33 gol. (Abenduan Danimarkara joan zen)

2018-19: 29 partida: 53 gol. Superkopa (gaur arte)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores