Bera Bera

Select your language

Elgoibarko Udaletxean aurkeztu da gaur eguardian Euskal Kopako edizio berri bat asteburuan ospatuko dena Olaizaga kiroldegian, SUPER AMARA Bera Bera, HGB Prosetecnisa Zuazo, Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarri taldeak bertan direlarik.

Martxoaren 23an, larunbatean izango dira finalerdiak. HGB Prosetecnisa Zuazo eta Aiala Zarautz taldeek fase finala irekiko dute 17,45etan, eta 19,30etan SUPER AMARA Bera Bera eta Kukullaga Etxebarriren txanda izango da. Irabazleak elkarren aurka arituko dira igandean 10,30etan.

Aurkezpenean izan da SUPER AMARA Bera Berako Leire Aramendia. Leringo ezker hegaleko jokalariarentzat “berezia” izango da aurtengo Euskal Kopa pistara itzuliko baita lesio larria gainditu ostean. Zilarrezko mailako B multzoan laugarren sailkatua, Kukullaga Etxebarri da euskal ordezkaririk onena eta azken bost partidetatik lau garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu.

Argazkian: Ruiz de Cenzano (Euskal Federazioko presidentea), Nora Kortabarria (Aiala Zarautz), Joseba Rodríguez (HGB P. Zuazoko entrenatzailea), Elgoibarko alkate Ane Beitia, Leire Aramendia eta Kukullaga Etxebarri taldeko ordezkaria

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores