“Nire kirol ibilbidearen unerin onenean nago, hemen duguna azpimarratu behar dugu, Europako goreneko mailan aritzeko aukera, titulu guztiengatik borrokatu, selekziora iritsi naiz eta kirol arloan ere ez dut aurkitu joateko arrazoirik” adierazi du Silvia Arderiusek publikoki kontratu berri ostean, Merche Castellanosek berriz onartu du “ondo nago hemen, pertsonalki eta kirol arloan eta aurreneko unetik gelditzea zen asmoa, nahi dudan lekuan nago”
Hortaz, biek “oso pozik” agertu dira kontratu luzatu dutelako. “Bera Beraren eskaintza gerta daitekeen gauzarik onena da” dio Castellanosek; Arderiusek gaineratu du “denboraldia ikusgarria da eta erabakiorra izan da Europan aritzea eta aurten bezala lehiatzea, jokalarientzat oso erakargarria. Berriro bizi nahi dut eta ez dago leku hoberik”. “Datorren urtean ere tituluak lortze aldera plantilla ona izango dugu” dio Castellanosek.
Baina, era berean, “bi tituluak lortzen bukatu nahi dugu denboraldia”. Arderiusek dio “urte borobildu behar dugu” eta arreta Valladolideko partidan jarri du (ostiralean, 21etan) “norgehiagoka zaila dugulako Aula Valladoliden aurka, azkeneko emaitzak medio interesa piztu duena baina, azken aldi honetan, partida garrantzitsuei ondo heldu diegu eta gure maila altua da”. Castellanosek gaineratu du “Bidebietan puntu bat urratu zuten baina ez goaz mendeku bila, goian jarraitzeko bi puntuen bila baizik”.
Bestetik, Tati Garmendia ere “oso pozik” agertu da izan ere “egungo maila oso altua dela eta taldeko bi zutabe gurekin izango direlako”.