Bera Bera

Select your language

Partida garrantzitsu baten itxura zuen eta horrela izan da. Zentzu guztietan. Josean Gascak ez du ligako partida batean hainbeste zale hartu asteazkena izan arren eta SUPER AMARA Bera Berak, disfrutatzeaz gain, Rocasa Gran Canaria (32-25) gainditu du lidergoarekin gelditzeko.

Ez hori bakarrik, average delakoa ere alde, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak hiru puntuko partida eraman du, gelditzen diren zortzi partidei ekiteko akats bat egiteko aukera izango luke. Halere irteera zailak dituzte, besteak beste, Valladolidera –ostiralean, berriro Teledeporten- eta Granollersen.

Partida estua espero zuten batak eta besteek eta lehenengo zatian horrela izan da. SUPER AMARA Bera Berak ondo ekin dio erasoari baina defentsan kostatu zaio Lusson eta Mbengue gelditzea nahiz eta lan itzela egin dute Terés, Sans, Menénedez eta Etxeberriak eta Castellanosek atepean. Kapitanak eta nafarrak Arderius eta Karsteni utzi die lekua erasoan.

Gipuzkoarrak aurretik jarri dira Mbengue eta Haridian Rodríguez bidez, Rocasak buelta eman dio (7-8, min 12). Halere, Gilek berdinketa lortu du, Castellanosek Lusson gelditu du eta Etxeberriak kontraerasoan ez du hutsik egin. Karsten eta Terés kanporatuak partida berdindu da baina argentinarra jaurtitzen hasi da, Gilek ere lapurtu du eta bertakoak hiru goleko tartea ireki dute, Rocasak partida gelditzeko.

Mbenguek taldea gerturatu du, Navarro atezainak ere geldiketak egin ditu eta atsedenaldian (16-14).

Bigarren zati haisera erabakiorra izan da. Defentsak estutu du, Gil, Arderius eta Karstenek gol egin dute, Arrudak ere lan ona egin du eta Terés-Sans, sutsu erdian. Arrojeriak lekua aurkitu du, Gil kontraersoan fin eta SUPER AMARA Bera Berak apurtu du norgehiagoka Cardosoren golarekin (39’: 22-15).

Mbenguek jautiketa itzelak egin ditu Rocasa bost goletara gerturatuz baina Arderiusek ondo zuzendu du erasoa, Arrojeriak barneraketekin asmatu du, Cardosok eta Gilek hegaletatik eta defentsak eta Arrudak korrikarako aukeran eman dituzte.

Ondorioz, tarteari eutsi diote beste bi  puntu lortzeko Gascan, harmailetan zale ugari, San Sebastianeko Martxarekin taldea agurtu duena.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Rocasa Gran Canaria 25

SUPER AMARA Bera Bera 32 (16+16): Castellanos, Etxeberria (4), Karsten (3), Sans (2), Arderius (3), Arrojeria (4) eta Gil (7) –zazpikoa- Menéndez, Terés (2), Cardoso (7, 4p) y Arruda (p.s.). Deialdian: Ezkurdia, Berasategi, Azurmendi, Camejo eta Zugarrondo (o.a.)

Rocasa Gran Canaria 25 (14+11): Navarro, Trojaola (1), Schuster (4), Lusson (4), Pizzo, Rodríguez (5, 2p) eta Falcón –zazpikoa- Mbengue (7), González (1), Toscano (1), Dos Santos (2), Pérez, Machin eta Hernández (o.a.)

Epailak: García Mosquera –andaluzitik- eta Rodríguez –galizarra-

Kanporatuak: Terés (2), Karsten eta Menéndez SUPER AMARAtik eta Falcón, Lusson eta Rodríguez (2) Rocasatik

Partzialak: 3-2, 7-5, 9-8, 10-11, 15-13, 16-14 –atsedenaldia- 19-15, 22-15, 25-20, 29-23, 30-23 eta 32-25

Gertaerak: Bi taldeak Martxoaren 8rako deitu den greba femenistaren aldea agertu dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores