Espainiako Eskubaloi Federazioak 16 jokariz osaturiko deialdia eman du, ‘Objetivo 21’ delako selekzioak Polonian lagunartekoak jokatze aldera. Zerrendan dira SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria, Sara Gil eta aurreneko aldiz, Nekane Terés.
Luis Miguel Ascorbek zuzenduko duen selekzioak Guadalajaran emango ditu egun batzu ligako 19. Jardunaldia amaiturik, hau da, martxoaren 18an. Ostean, Poloniara egingo dute bidaia eta Gdansk hirian martxoaren 22tik 24ra bitartean, Rumanía B, Polonia eta Finlandia izango dute aurrean.
Zortzi jokalari selekzioekin
Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka partida ostean, Bidebieta ia hustuko da, izan ere Imanol Álvarez junior mailako selekzioa zuzenduko du eta, horrez gain, Etxeberria, Arderius eta Castellanos, goreneko selekziarekin Palenzian aritiko dira; Arrojeria, Gil eta Terés, ‘Objetivo 21’arekin; Renata Arruda, Brasilekin Palentzian eta Elke Karsten, Argentinarekin Gdansken baina beste txapelketa batean.