Bera Bera

Select your language

Asteazkenean Gascan (20etan), partida erabakigarria Guerreras Iberdrola Ligarako, izan ere SUPER AMARA Bera Berak Rocasa hartuko du, gorenean dauden bi taldeak, halere, Imanol Álvarez entrenatzaileak “ez dut uste definitiboa denik baina garaileak abantail handia hartuko du”.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Álvarezek positibotzat jo du Ligan zortzi partida jarraian irabazi izanak –eta Kopako bi- “EHFko multzoen fasea jokatuta, ondo etorri zaiguna, hortaz, taldea sasoi onean dago”. Castellon irabazita “borrokan jarraitzen dugu, partida gutxiago gelditzen dira eta hurrengoak garrantzi gehiago izango du, Rocarekin are gehiago” azpimarratu du.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak onartu du “sinatuko nukeen Rocasaren aurka horrela iristea”, nahiz eta kanariarrak izan talderik onena etxetik kanpo non Granollersen puntu bat utzi duen, Elxen eta Xixonen, besteak beste, irabazteko. “Talde ona da, alboko jokalariak ditu kanpotik jaurtitzeko gai direnak gainontzeko taldeak ez dutena eta horrek ezberdin egiten ditu, Rocasak duen lotura jokua ahaztu gabe, hortaz, talde arriskutsua da eta sasoi onean dator” azaldu du Álvarezek.

SUPER AMARA Bera Berak aise irabazi zuen joaneko partidaz (25-36), entrenatzaileak gogoratzen du “guztia atera zitzaigun ondo eta beraien baliabideak gelditzen asmatu genuen baina bi taldeek hobetu dugu eta asko aldatu”.

Egun Rocasa da Europako lehiaketetan barneratuta eta larunbatean Telden sei goleko abantaila lortu zuen Bielorrusia HC Gomel taldearen aurka. Álvarezen ustez, “ez da gauza erabakiorra, txisparekin etorriko dira bi taldeak puntuen garrantziaren jabe dakigulako”.

Teledeportek zuzenean eskainiko duenez, partida Josean Gascan jokatuko da 20etan.SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak adierazi du “partida ugari jokatu ditugu han eta taldea eroso sentitzen da”. Horrez gain, Gipuzkoako taldeetako ehunkada harrobiko jokalariak etorriko dira eta giro aparta biziko da bertan. Donostiarrek eta kanariarrek bi Superkopa jokatu dituzte Gascan, 2013an –Imanol Álvarezen debuta- eta 2015ean, birritan gol batez nagusitu ziren gipuzkoarrak (25-24 eta 18-17).  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores