Bera Bera

Select your language

Bigarren zati serio medio, SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Castellón (19-28) gainditu du Guerreras Iberdrola ligaren lidergoa berreskuratzeko 17. jardunaldi ostean.

Gipuzkoarrak sendo defentsan, Arrudak bere ateko pertsiana jaitsi du, kontraerasora irteteko aukera izan dute, eraso posizionalean lasaitasun puntua eduki eta 14 minutuetan, 12-14tik 13-25era pasatu dira, Montse Puchek partida birritan gelditu arren.

Partidak azpiko historia zuen, izan ere, asteazkenean Rocasak HGB Prosetecnisa Zuazori irabazi zion eta ezustean Helvetia Alcobendasek A Guardan (24-25), ondorioz, puntuen premia zegoen alde batean eta bestean.

Partidari ondo heldu diote donostitarrek, defentsan eta erasoan eraginkorrrak, Berasategi eta Karstenekin. Halere, Montse Puchek ezarri duen defentsa irekiak mina eman die gipuzkoarrei, Alonso atezainaren aurreran ere makal ibili direlarik eta BM Castellon taldeak korrika eginez aurretik jarri da markagailuan.

Imanol Álvarezen apustua Berasategi eta Terés erdian izan da, Etxeberria eta Menéndez ondoan, Arrojeria eta Gil hegaletan eta Arruda atepean. Karstenek Sans ordezkatu du erasoan baina lehenengo zatia erdialdea pasaturik Cardoso kokatu du eskuin hegalean eta asmatu ere bai. Gil eta Sans golegile, SUPER AMARA Bera Bera aurretik iritsi da atsedenaldira (10-11).

Bigarren zatian, Terés eta Sans erdian, Arruda gaindiezina izan da. Cardoso eta Noelia López golak egin dituzte baina 36. minututik SUPER AMARA Bera Berak ez dio aukerarik eman BM Castellón taldeari eta 1-11 partziala osatu du batez ere Etxeberria, Arrojeria eta Karstenen golei esker.

Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu, Cardoso eskuin albokoak mantenduz eta Etxeberria hegalean eta BM Castellón taldeak partida ondarrean asmatu du 19-28 ezarriz.

Asteazkenean, Josean Gasca kiroldegian (20etan), líder diren SUPER AMARA Bera Berak eta Rocasa Ace Gran Canaria elkarren aurka arituko dira, Guerreras Iberdrola ligarako erabakiorra izango den lehian.

Fitxa: Balonmano Castellón 19, SUPER AMARA Bera Bera 28

Balonmano Castellón 19 (10+9): Alonso, Bastista (2), López (6), Sales (2), Perís (2), García (2), Calderón, Fernández, Salvado (1), Bivolaru, Dumitrescu (3), Banacloche, Claramonte (1), Prades (o.a.) eta Palomino (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (11+17): Arruda, Etxeberria (6), Menéndez (2), Terés, Arrojeria (2), Berasategi (2) eta Gil (3) –hasierako zazpia- Karsten (5), Cardoso (4, 2p), Sans (3), Arderius, Ezkurdia (1), Camejo eta Azurmendi. Deialdian: Castellanos (o.a..

Epaileak: Pedro Cubas eta Gabriel López (valentziarrak)

Kanporatuak: Peris eta Bivolaru BM Castellón eta Etxeberria, Cardoso, Terés eta Azurmendi Super Amaratik

Partzialak: 1-3, 4-5, 5-6, 7-6, 7-7, 9-8, 10-11 –atsedenaldia- 11-13, 13-17, 13-20, 13-24, 16-25 eta 19-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores