SUPER AMARA Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Renata Arrudak elkar ikusiko dute Palentzian martxoaren 21etik 23ra bitartean Palentzian ospatuko duten Nazioarte mailako Txapelketan.
Carlos Viver hautatzaileak abenduan Frantziako Eurokopan izan ziren Arderius eta Castellanos berretsi ditu eta Etxeberria berreskuratu du zerrendarako, behatza apurtuta gipuzkoarrak ezin izan zuen Eurokopa jokatu baina aste honetan Carlos Viverrekin osatu ditu entrenaldi saioak. Bestetik, Jorge Dueñas hautatzaileak berriro deitu du Arruda atezaina Brasilgo deialdirakoa.
Txapelketan izango dira ere bai Serbia eta Suizako selekzioak. Brasil eta Serbiak irekiko dute lagunartekoa ostiralean, hilak 21 (18etan), Espainiak Suiza izango du aurrean 20 etan. Ostiralean, Viverren taldeak Serbia hartuko du (20,30etan), Brasilek Suiza (18,30etan) eta larunbatean Brasil eta Espainia 17etan.
Karsten, Poloniara
Bestetik, Argentinako selekzioak Elke Karsten deitu du Gdansk hirian txapelketa jokatze aldera martxoaren 22tik 24ra bitartean, Eslovakia, Islandia eta Poloniarekin.