Guerreras Iberdrola ligaren 16. jardunaldia amaituta, lidergoan diren SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasa Ace Gran Canaria taldeek hirugarren sailkatuarekiko tartea handitu dute puntu batekin, hau da, Elche Mustang taldeari bost puntu ateratzen diote.
Donostiarrak eta kanariarrak, 27 puntuekin, aurrenekoak dira lidergoan golen aldea hobea dutelarik (126 eta 55). Rocasak (0-10) irabazi zuen Federazioak Canyamelar Valenciari partida galdutzat eman ziola ordainketak egin ez dituelako.
Bestetik, Elche Mustang 22 puntuekin, gol batez irabazi zion Aula Alimentos de Valladolid taldeari Carrúsean, non Rocasak baino ez du irabazi eta Liberbank Gijón, berdindu. Astuariarrak Málagan irabazita laugarren kokatu dira 21 puntuekin, Mecalia Atlético Guardés bezala. KH7 BM Granollersen porrota Godoy Maceira Porriñorekin izan da jardinaldiko sorpresa, galizarrek bost puntura utzi dute jaisteko postuak, kataluniarrak seigarren kokatuz. Rincón Fertilidad Málaga eta Aula Alimentos de Valladolid zazpigarren eta zortzigarrenak dira 18 puntuekin.
Ondorioz, emakumezkoen eskubaloiak martxoaren 6an jarri ditu begirada guztiak. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak Rocasa hartuko martxoaren 6an 20etan Josean Gasca kiroldegian, Teledeportek eskainiko duen partidan. Gipuzkoarrek joanekoa irabazi zuten (25-36) eta garaipenak hiru puntuko aldea emango liokete average delakoarekin. Halere, Rocasak Donostian jokaturiko azken norgehiagoka bereganatu zuen (29-34).
Hurrengo jardunaldian, Rocasak asteazkenean HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo Telden hartuko du, martxoaren 2an Challenge Cupeko joanekoa duelako Bielorrusiako Gomel taldearen aurka. SUPER AMARA Bera Berak aldiz Castellón jokatuko du larunbatean 18,30etan.