SUPER AMARA Bera Berak defentsan lan itzela eginez, Castellanos atezaina gaindiezina izan duelarik, arlo guztietan Mecalia Atlético Guardés lehiakorra gainditu du Gascan (28-19, 13-8 atsedenaldian).
Garaipen honi esker, gipuzkoarrek Pontevedrako taldeari sei puntuko abantaila lortu dute eta golen aldea ere bereganatu, A Guardan 28-24 izen baitzen emaitza, ondorioz, Guardés hiru partida baina gehiagotara dago SUPER AMARA Bera Berarekiko Liga amaitzeko hamar jardunaldi falta direnean. Ondorioz, donostiarrak eta Rocasak -0-10 galdutzat eman zioten Canyamelar Valencia taldeari- batera daude sailkapenean eta martxoaren 6an, Gascan 20etan, elkar ikusiko dute.
Partida hasiera erabakiorra izan da. Guardésen lehenengo lerroak ezin izan du defentsa gogorrari aurre egin eta, horrez gain, Castellanosekin egin du topo. Halere, SUPER AMARAri erasoan oreka hartzea kostatu izan zaio eta egin duenean, kontraerasoak medio, tartea ireki du. Galizarren aurreneko gola 11. minutuan iritsi da baina bertakoek lau baino ez dute egin. Baina hortik aurrera SUPER AMARAk estutu du, Karsten eta Terés (7-1) medio eta Pradesek bigarren aldiz gelditu du norgehiagoka.
Méndez sartu du eta kanporik birritan asmatu du, Imanol Álvarezek arnasa hartzen utzi die jokalariei atsedenaldira 13-8 iristeko.
Bigarren zatiaren hasiera erabakiorra zen Guardések erreakziorako baina ez Espiñeira ez Kurchankovak ez dute asmatu eta lau golera baino ez dira gerturatu. SUPER AMARA Bera Berak Terés eta Sans erdian sutsu eta Castellanos, bikain.
Eta erasoan, pazientzia, baloia mugitzeko Karsten ere partidan sartuta zegoelako eta argentinarrak jauriketa itzelak bidali dizkio Carratú herrikideari. SUPER AMARA Bera Berak abantaila handitu du average delakoaren bila –puntu bat gehiago da-. Eta lortu ere bai (28-19).
Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Mecalia Atl. Guardés 19
Super Amara Bera Bera 28 (13+15): Castellanos, Etxeberria (1), Arrojería (4), Terés (2), Karsten (8), Arderíus (1) eta Sara Gil (6) –zazpikoa- Menéndez, Sans (1), Ezkurdia, Cardoso (5), Berasategi, Azurmendi, Camejo, eta Renata Lais (p.s.) eta Zugarrondo (o.a.)
Mecalia Atl. Guardés 19 (8+11): Carratú, Egozkue (1), Campos (6), Doiro (3), Buforn, Gómez, Sempere –zazpikoa- Méndez (2), Pérez (1), Bravo (4), Kurchankova (2), Ezbida (p.s), Carrera (p.s.), Espiñeira, Urban , Gómez eta Carratú (p.s.).
Epaileak: Álvarez (euskaldunak) eta Bustamante (nafarra)
Kanporatuak: Ezkurdia eta Gil Super Amaratik eta Campos, Gómez eta Prades entrenatzaileari Guardésetik.
Partzialak: 1-0, 3-0, 6-1, 9-3, 12-5, 13-8 –atsedenaldia- 16-10, 19-14, 21-15, 23-16, 25-17 eta 28-19