Kapitaina da SUPER AMARA Bera Berako jokalari bakarra Mecalia Atlético Guardésen aurkako partida guztietan egon dena, hortaz, bere iritziak indarra du bien lehia komentatzeko, Gascan 21etan burutuko dena (Javier Álvarez –euskalduna- eta Yon Bustamante –nafarra-).
Alba Menéndezek berretsi du “partida hauek jokatzeko irrikan gaude, bi taldeak, elkarri asko ezagutzen diogunak, motibazioa ez da falta”. Zarauztarrak “ondo” ikuste du SUPER AMARA Bera Bera eta nahiz eta Rocasak partida irabazita izan (Federazioak 0-10 ezarri du Canyamelar Valentziaren aurkako partida) “egoera ez da gustokoa baina ez da presio gehigo, guk gurera”.
Gascak “bolada positiboa” SUPER AMARA Bera Berarena eta Mecalia Atlético Guardésen negatiboak neurtuko ditu. Menéndezen esanetan, “beraiek premia handiago dute” baina irabazita ez du uste galizarrak ligatik urrun geldituko direla “bai abantail garrantzitsua izango genuela”. Rocasaz gain, Menéndezek ez ditu ahaztu Elche Mustang eta KH7 BM Granollers.
“Europatik at gelditzea pena izan da” adierazi du Menéndezek, gakoen artean aipatu ditu “garrantzitsua da guk nola jokatzen dugun, partidan nola sartzen garen, intentsitatea mantendu, defentsan indartsu, kontraerasoa.. irrikan gaude eta erritmo altua jarri nahi dugu”.
600 goleko langa gainditu duen Menéndezek Gascara joateko deia egin du, “21etan izan arren ikuskizun ederra izango da, emakumezkoen kirolak ere zalegoen babesa ere jasotzen duelako”.