Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarezek dion bezala denboraldiko helburuen artean zegoen EHF Cupeko multzoen fasean aritzea. Jokatzeaz gain, taldea lehiatzen ari da eta final-laurdenetan egoteko aukerekin iritsi da azken asteburura, Europako goreneko bigarren lehiaketa honetan.

SUPER AMARA Bera Berak burutu duen ibilbidea txalogarria izan da eta, batzuentzat harrigarria. Izan ere, Txapeldunen liga jokatu zuten Sävehof edo Bietigheim taldeek egun ez dute Europan jarraitzeko betarik eta Larvikek beste emaitzen zain egon behar du.

SUPER AMARA Bera Berak galdu zuen sailkatze fasean (33-27) Bietigheim taldearen aurka eta EHF Cupeko urriko kanporaketa saihestu zuen Jomi Salerno aise gainditua, azaroan, aldiz Dunaújvaros –2016ko txapeldunari- kanporatu zuen Hungarian bikain jokatu ostean (18-26).  

Hortaz, D multzoan kokatu zen Podravka Vegeta ezagunarekin, SCM Craiova egungo txapeldunarekin eta Danimarkako Kopako txapeldun Nykobing Falster taldearekin. Multzoaren ibilbidea arraroa izan da, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak Koprivnican irabazteko gai ikusi zuen Podravkari eta kroaziarrek hurrengo hiru partidak irabazi zituzten, Nykobing –etxetik kanpo- eta Craiova birritan. Gipuzoarrek erakustaldia eman duten Artalekun baina ezin izan zuten daniarrekin, batez ere Gascan (28-36). Baina Craiovak Danimarkan berdinketa urratu zue, hiru taldeak bizirik mantenduz –Podravka sailkatuta dago-, hori bai, Nykobing Falsterrek eskura du Kroazian puntu batekin nahikoa duelako larunbatean (17,30etan).

Emaitzek aukera emanez gero, final-laurdenetako txartela Craiovan jokatzeak “esperientzia erakargarritzat” jotzen du Imanol Álvarezek. Halere, SUPER AMARA Bera Berak partida irabazi nahi du igandean (bertan 13,30etan, Euskadin 12,30etan) Europan hazten jarraitzeko. ETB4ean jarraitu daiteke norgehiagoka, Bosniako Sasa Pandzic eta Boris Satordzija epaikeek zuzenduko dute, delegatua, berriz, Zipreko Kyriakos Kaplanis, Hungarian izan zena. Imanol Álvarezek azken partidetako jokalariekin jarraituko du Yunis Camejo izan ezik, ondoezik Donostian gelditu delako.

Errumanian jokaturiko finalerdia

Bera Berak jakin badaki EHF Cupen edo Cup Winners’ Cup –orain bat eginda- lehiaketetako final-laurdenetan aritzea, baina eman diren aldaketak egun zailago egiten du azken kanporaketetara iristea.

Izan ere, talde honen gorena Errekopako finalerdiak izan ziren 2008ko apirilean, bi kanporaketa gainditu ostean, final zortzirenetan Buducnost eta Danimarkako Vejen, final-laurdenetan etxetik kanpo partida amaitzeko Tervelen golari esker. Finalerdietan Errumaniako Rumental Urban Brasovi 28-27 irabazi zion Bidebietan baina itzuleran 39-30 galdu. Besteak beste bertan izan ziren: Tati Garmendia, Esme López, Patri Pinedo, Eider Rubio, Ziarsolo, Zulai Agirre, Tervel, Verónica Valverde, Bouveret edo Patricia Aisa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores