Bera Bera

Select your language

Barakaldoko Koparako sailkapenarekin “bete” ostean, berriro Helvetia Alcobendas gaindituta, Imanol Álvarez komunikabideen esanetara jarri da Errumaniara joan aurretik, non SUPER AMARA Bera Berak igandean jokatuko duen (12,30etan, ETB4) SCM Craiovaren aurka.

EHF Cupeko final-laurdenetan egoteko aukerak dituzte gipuzkoarrek “berez arrakastatsua dena” Imanol Álvarez entrenatzailearen ustez. “Hemen gaudela, sailkapena lortzen saiatuko gara”. “Hasierako helburua fasean egotea zen eta disfrutatzea. Nire ustez –jarraitu du- lehiakorrak izan gara, etxean bi partida irabazi ditugu, etxetik kanpo ez eta aukera polita dugu orain”. Larunbatean Podravka Vegetak Koprivnican Nykobing Falster gaindituz gero, Craiovako norgehiagoka irabazten duena (igandean 12,30etan Euskadin) final laurdenetarako txartela lortuko luke.

Imanol Álvarezek uste du egoera “oso positiboa eta erakargarria” dela eta bere taldea “partida jokatzeko irrikitan guztiontzako aukera polita izan daitekeelako eta esperientzia aberasgarria”.

Partida uholde izan arren –denboraldi honetan SUPER AMARA Bera Berak 26 partida jokatu ditu dagoeneko eta urtarrilaren 6tik, 10 norgehiagoka- Imanol Álvarezek jokalariak “multzoen fasearen aurreneko partidan baino hobeto ikusten ditut”. “Gainera, sailkatzeko ditugun aukerak direla eta, bidaiatzeko eta partida jokatzeko gogokin gaude” dio.

Entrenatzaileak “etxetik kanpo partida irabazteko ideiarekin goaz” adierazi du. “Bi garaipen lortu ditugu, etxetik at ez dugu lortu, Hungarian bai aurreneko fasean eta larunbatean emaitzak saria egon daitekeela esaten badigu, ahalik eta ondoren”.

Craiovan “partida gogorra” espero du, halere, era berean “jokatzeko erakargarria Craiova txapeldunari berriro irabazteko aukera dugulako eta gure baliabideetan sinistuta atera behar dugu”. Artalekun SUPER AMARA Bera Berak erakustaldia eman zuen SCM Craiovaren aurrean (32-21) baina egungo txapeldunek faseari heldu zioten Danimarkan (20-20) berdintu ostean, nahiz eta lau minutu falta zirela (20-17) azpitik joan eta 20 segundu falta zirela lortu zuten berdinketa. Emaitza horrek SUPER AMARA Bera Berari ere aukerak ematen dizkio baina, daniarren puntu bakar batek kroazian final-laurdenetan kokatuko lituzke.

Taldea indartuta ateratzen den galdetuta, Imanol Álvarezek uste du “baietz, otsailaren 10ean líder izateko aukera genituela esan nien jokalariei” eta era berean, gaineratu du “ondo jokatu dugu, Europak ematen duen txinparta hori ondo datorkigu baina ez digu abantaila emango gerora Ligan”. “Oso ondo edo bikain” jarri die jokalariei hilabete t’erdi honetan egindako lanengatik. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores