Bera Bera

Select your language

Barakaldoko Kopako fase finala jokatuko duten zortzi taldeen artean izango da SUPER AMARA Bera Bera. Apirilaren 26tik 28ra bitartean bertan lekua eskatu dute itzulera partidan ere Helvetia Alcobendas (32-18) Bidebietan gainditu ostean, ondorioz kanporaketa (63-40) gelditu da.

Imanol Álvarezek ez du ezer gorde. Azurmendi eta Berasategi erdian jarri ditu, Sans eta Menéndez ondoan, Cardoso eta Ezkurdia hegaletan eta Arruda atepean. Ligan bezala SUPER AMARA Bera Berak madrildarren lehenengo lerroa kontrolpean izan zuen, Alba García pibotearekin lotura moztuz. Ondorioz Cardosok birritan eta Menéndez kontraerasoan (2’: 3-0) tartea ireki zuten gipuzkoarrek.

Lehenengo zatian donostiarrek partida bideratu zuten (20-9) jokalari guztien artean minutuak banatuz. Bigarrenean Zugarrondo eta Terés sartu ziren, erritmoa jaitsi zuten baina tartea handitzen joan zen.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak HGB Prosetecnisa Zuazo eta Liberbank Gijón taldeekin bat egin du eta Kopako 28. aldiz jarraian egon jokatuko du fase finala.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Helvetia Alcobendas 19

SUPER AMARA Bera Bera 32 (20+12): Arruda, Ezkurdia (3), Menéndez (6), Azurmendi (1), Berasategi, Sans (4) eta Cardoso (9) –hasierako zazpikoa- Arrojeria (2), Arderius (1), Karsten (3), Gil (1), Etxeberria (2), Terés eta Zugarrondo (o.a.)

Helvetia Alcobendas 19 (9+10): Ceballos, Cardador, Novakovic (3), Romero (2), García (4), Francés (2) eta Flox (3) –hasierako zazpikoa- Montilla (1), Díaz, Llopis (2), Holgado (2), Fernández, Morales, Moreno eta Mejía (o.a.).

Epaileak: Ansoleaga eta Izquierdo (euskaldunak)

Kanporaketak: Azurmendi eta Berasategi Super Amaratik.

Partzialak: 4-0, 9-3, 11-6, 13-6, 17-7, 20-9 –atsedenaldia- 22-10, 24-11, 28-12, 31-13, 31-16 eta 32-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores