SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena 19etan Bidebietan Helvetia Alcobendas hartuko du Kopako final-zortzirenetako itzulera partidan, bideratuta duen kanporaketa, izan ere Pabellón de los Sueños delako pistan (21-31) nagusitu zen. Ansoleaga eta Izquierdo epaile euskaldunek zuzenduko dute norgehiagoka.
Imanol Álvarezek deialdia errepikatuko du. Podravkaren aurka lorturik garaipen ederra dela eta, EHF Cupeko lehiaketan oraindik bizirik egoteak atentzioa Europan jarraitzen du baina, berriro ere, beste partida bati heldu behar zaio. Taldeak atsedena izan zuen astelehenean eta asteartean bideo saioa eta pistan entrenaldia.
Partida honetarako Zuzendaritzak sarreren salneurria murriztu du, hau da, helduek bi euro ordainduko dute eta gazteek eta jubilatuek dohainik izango dute.
SUPER AMARA Bera Berak duen erritmoa mantendu nahi du. Kopako fase finalean egoteko aukera du 28. aldiz jarraian, 1992 urteaz geroztik talde honek beti izan du lekua zortziko finalean. Izan ere, 68 partida jokatu ditu Kopan, 44 garaipen lortuz eta 24 porrot bost titulu: 2007, 2009, 2013, 2014 eta 2016.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak bihar hirugarren taldea sailkapena lortzen izan nahi du apirilaren 26tik 28ra bitartean Barakaldon ospatuko den fase finalean, non zain diren HGB Prosetecnisa Zuazo antolatzaile moduan eta Liberbank Gijón egungo txapeldun gisa.