SUPER AMARA Bera Bera bizirik iritsi da azken jardunaldira arte EHF Cupeko final-laurdenak jokatze aldera, gaur Podravka Vegeta liderra gaindituta eta Danimarkan Nykobing Falster eta SCM Craiovak (20-20) berdindu ostean.
Ondorioz, zortzi puntuekin kroatek ziurtatuta dute aurreneko postua D multzoan eta gainontzeko taldeek lehiaketan jarraitzeko aukerak dituzte. Final-laurdenak nork jokatuko dituzten erabakitzeke dago C multzoarekin batera.
Halere, Nykobing Falster taldeak oraindik du eskura sailkapena. Irabazi edo berdinketa batek Koprivnican larunbatean nahikoa luketa. Podravkak irabaziko balu SUPER AMARA Bera Bera eta SCM Craiova taldeen eskuetan legoke sailkapena, baina euskaldunek nahiz errumaniarrek garaipena behar dute, berdinketak Nykobing Falster taldeari egingo dio mesede.
Gipuzkoarrek atsedena hartuko dute astelehenean, asteartean entrenaldia burutuko dute, asteazkenean Bidebietan (19etan) Kopako itzulerari ekingo diote hamar goleko abantailarekin Helvetia Alcobendas taldearen aurrean eta larunbatean, Errumaniaruntz.