Gaur eguardian Podravka Vegeta taldearen aurka lorturiko garaipena (32-26) sinismen ariketa izan da, aurreneko aldiz egiten zuen defentsa irekiarekin asmatu duelako EHF Cupeko D multzoko liderraren aurka.
Garaipena nahi zuen SUPER AMARA Bera Bera etxean jokatuko duen multzoen fasean eta lortu egin du. Gainera, Kroaziako txapelduna gainditzen aurrenak izan dira eta kontutan hartzeko gol kopuruarekin, Txapeldunen ligan Gyori handiak baino ez dio hainbeste gol sartu Podravka Vegetari.
Eta Risovic atezaina bikain aritu dela hasieran, Turk eta Holesova hegalariei kontraerasoak gauzatzeko bide emanez (10’: 3-6). SUPER AMARA Bera Berak estutu du defentsa irekiarekin eta gainera Renata Arruda atepean geroz eta hobeto ibili da.
Berdinketa lortzeaz gain, aurretik ere jarri dira gipuzkoarrak Arderius y Karsten medio. Halere, Ikhneva errusiarrak ardura hartu du eta atsedenaldian 13-12.
Bigarren zati hasieran SUPER AMARA Bera Berak berriro ere estutu du Podravka defentsarekin eta eraso posizionalean asmatu du
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Podravka Vegeta 26
SUPER AMARA Bera Bera 32 (13+19): Arruda (1), Etxeberria (5), Arrojeria (4), Terés (3), Arderius (4, 1p), Menéndez y Gil (2) –zazpikoa- Karsten (7), Sans (1), Cardoso (4, 3p), Berasategi, Ezkurdia (1), Azurmendi eta Castellanos (o.a.). Deialdian: Camejo eta Zugarrondo (o.a.)
Podravka Vegeta 26 (12+14): Risovic, Turk (2), Milosevic (1), Ikhneva (5), Debelic (3), Milosavljevic (4) eta Holesova (6) –zazpikoa- Dzono, Chigirinova (5, 3p), Yezhykava, Zadravec, Karlovcan eta Ecimovic (o.a.)
Epaileak: Angelos Argyridis eta Christos Mouttas (Zipre)
Delegatua: Michel Coillet (Frantzia)
Kanporatuak: Sans (2) eta Azurmendi Super Amaratik eta Debelic, Milosevic, Karlovcan (2), Ikhneva, Milosavljevic eta Holesova Podravkatik
Partzialak: 2-2, 3-5, 6-6, 9-8, 11-10, 13-12 –atsedenaldia- 15-12, 17-15, 22-18, 24-19, 28-22 eta 32-26