Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko multzoen faseari etxean amaiera jarri nahi diote garaipen batekin (igandean Gascan, 12etan) Kroaziako Podravka Vegeta D multzoko liderraren aurka -Angelos Argyridis eta Christos Mouttas, Zipre-.

Helburua “berriro irabaztea eta jendearekin gozatzea” da entrenatzailearen esanetara, “kezkarik” agertzen ez duena Nykobing Falster eta SCM Craiova Danimarkan 18etan jokatuko duten partidaren inguruan “eraginik ez dugulako”. Daniarren garaipen batek final laurdenetan kokatuko luke taldea, hortaz, aurrena irabazi eta ostean, itxaron.

Imanol Álvarezek 16 jokalari prest ditu, hau da, azkeneko bi deialdiak osatu duen zerrenda bera Nykobing Falster eta Rincón Fertilidad Málaga taldeen aurrean. Ligako azken garaipenari lotuta etorri zen hurrengo egunean lidergoa, plantilla animatu duena Europako lehiaketan aldarrika aldera”

Horrez gain, garaipenarekin sinistuta daude, Koprivnican ospatu zen partidan punturik urratzeko aukera ikusi zuelako (32-29). Podravka Vegetak norgehiagokoa guztiak irabazi ditu, sailkatuta dago, lehenengo postua nahiko du eta ligan Lokomotiva Zagreb taldearen aurka galdu zuen lehengo asteartean (24-22).

Donostian, laugarren aldiz

Podravka Vegeta da gipuzkoarrek Europan aurrean izan duen taldea. 2003-04an, orduan Akaba Bera Berak, EHF Cupeko hirugarren kanporaketan Koprivnican (34-27) galdu eta Gascan gol batez baino irabazi zuen (32-31). 2005-06an EHF Cupeko final-zortzirenetan Bera Berak Kroazian galdu zuen 35-26 eta etxean 32-29 irabazi zuen. Txapeldunen ligako multzoen fasean 2013-14 denboraldian, Bera Berak Koprivnica 29-18 galdu zuen eta Gascan, 28-19 irabazi. Bi taldeek garaipen bakarra izanik -Larvik eta Vardar ziren taldekide- kroaziarrak hirugarren postuaren jabe egin ziren average delakori esker eta Errekopara egin zuten salto. Egun ez dago Podravkan inor Txapeldunen ligako partida horiek jokatu zituena, SUPER AMARA Bera Beran aldiz Menéndez, Cardoso, Arrojeria, Etxeberria eta Imanol Álvarez entrenatzailea.

Etxean ala kanpoan jokatzea eragina izan duenez, SUPER AMARA Bera Berak boladari jarraipena eman nahi du eta Gascan irabazi laugarren aldiz. Joanekoan Karsten eta Cardoso jokalariek gola egiteko erraztasuna erakutsi zuten eta Podravkak Khneva errusiarrak eta Milosevic jokalariak egin zuten mina. Halere, Debelic pibotea da golegile nagusiena 23 golekin. Eta baloia galduz gero Holesova eta Turk abiadura bizian irtengo dira. Chigirinova errusiarra eta Milosavljevic kroaziarrak ere maila igotzen dute Risovic, Tucakovic eta Ecimovic atepean bezala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores