Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko multzoen fasearen etxeko ibilbideari amaiera jarriko dio igandean, otsailak 3, (Josean Gasca, 12etan), Kroaziako Podravka Vegeta liderra hartuz.  

Fase honetako bosgarren jardunaldiari dagokion partida irabazi beharra du SUPER AMARA Bera Berak. Ez hori bakarrik, azken jardunaldira aukerak izan dezan (Errumanian, otsailaren 10ean, 13,30etan), SCM Craiovak punturen bat urratu beharko luke Danimarkan 18etan.

Baina ez dio horri heltzen Imanol Álvarezek. Nykobing Falster partidan “eraginik ez dugulako”, hortaz, “pentsatu behar duguna da etxean azken partida izango dela, berriro irabazteko eta jendearekin gozatzeko aukera emango diguna”. Bere ustez, “taldea, orain arte, lehiaketen salto hori ondo ari da egiten”, horretarako pista aldaketak “ondo datorkigu (Artaleku eta Gascan Europan eta Bidebietan Liga eta Kopa)”. “Artaleku arrakastatsua izan zen eta Gascara ere jende ugari etorri zen, lehiaketa ezberdinetan gaudela errazten du honek guztiak”.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak Nykobing Faslter taldearen aurreneko minutuei erreparatu du. “Ez ginen ondo sartu edo beraiek oso ondo jokatu zuten hasierako minutu horiek. Gero partida ia irauli genuen baina ez zen nahikoa izan talde indartsu baten aurka”.

Bere ustez, Podravka, duen joku eragatik “estu hartzeko gai gara”. “Partida guztiak irabazi arren Kroaziako partidan bezala estu hartuko dugu, erasoan minutu txar batzuk izan genituen eta partidak ihes egin zigun”. Imanol Álvarezek dio “Kroaziara joan ginenean baino erritmo hobea du orain taldeak”. Gainera onartu du “hurrengo astean ez dugu Ligako partida exijentean, Kopakoa bideratuta dagoelakoan” (itzulera asteazkenenan –otsailak 6, 19etan-, Bidebietan Helvetia Alcobendasen aurka, joaneakoan 21-31).

Halere, multzoko liderraren aurka bere taldeari aukerak eman partida irabazteko, Imanol Álvarezek ohartarazi du “norgehiagoka borobila egin behar dugu eta aurreneko minututik partidaren bila joan”. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea ziur da “taldea ondo ekingo dio lehiari igandean Gascan”.

Asteartean Rincón Fertilidad Málaga gaindituta eta Rocasaren berdinketa Granollersen, 14. Jardunaldian lidergoa eman dio SUPER AMARA Bera Berari (euskaldunak eta kanariarrak berdinduta daude baina golen alde orokorrak lidergoa eman die gipuzkoarrei), Imanol Álvarezek onartu du “Europako faseari ekin genionean hontaz hitz egin genuen, otsailaren 10ean líder kokatzeko aukeraz eta lortu dugu”. “Hilabete arriskutsua zen eta indartuta atera gara. Málagaren –jarraitu du- partidarik konplikatuena zen eta atera dugu”. “Hiru lehiaketetan egoteak erritmo handiagoa eman digu” adierazi du Álvarezek.

Halere, ez du pentsatzen bere taldearen bertsiorik onena eman duenik. “Ondo egon da, baina gehien azpimarratzen dudana da hainbeste egun izan arren, lehiatzen egon gara  beti eta ez da erraza. Taldea honen profesionaltasuna eta lanerako joera adierazle da”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores