SUPER AMARA Bera Berak Nykobing Falster taldearen aurkako porrota mendekatu du Rincón Fertilidad Málaga gaindituz (32-25) Guerreras Iberdrola Ligaren bigarren itzulia ireki duen partidan.
Errespetua zor zion SUPER AMARA Bera Berak norgehiagoka honi, larunbatean Europako partidan egindako esfortzuagati eta Rincón Fertilidad Málagaren baliabideak dituelako. Horregatik intentsitatez ekin diote lehiari, Terés eta Sans erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan eta Gil eta Arrojeria hegaletan, Castellanos atepean. Erasoan Arderius pibote kataluniarraren ordez sartu da.
Hasteko, Málagako lehenengo lerroari asko kostatu zaio defentsa gainditzea, izan ere Terés, Sans eta Etxeberriak baloi ugari lapurtu dituzte, SUPER AMARA Bera Berari korrika egiten aukera eman diotena. Askotan huts egin arren sei metroetan markagailua eta jokua menperatu dute.
Halere, Diego Carrascok partida gelditu du (6’: 4-1) baina lehenengo zati erdialdean Isaura De Almeida fitxatu berri duten pibotea sartu du Campiplirekin batera. Asmatu du Gandulfok ere eraginkor ate aurrean eta Rincón Fertilidad Málaga gerturatu da gol batera.
SUPER AMARAk erreakzionatu du gehiegi larritu gabe, eraso posizionalean ere hutsuneak aurkitu dituelako. Arderius Terés ikusi du pibotean eta Menéndez Sara Gil hegalean. Barneraketa batean, salto egin eta jauritzea zihoanean De Almeidak Arderius bultzatu du eta epaileek txartel gorri atera diote brasildarrari.
Cardosok penaltia sartu du eta SUPER AMARA Bera Berak 4-0 partziala lortu du Etxeberria eta Karsten birritan. Carrascok partida gelditu du, Sole López lehengo jardunaldiko jokalaririk onenak gol bakarra egin du baina Etxeberriak barneraketa batekin 18-11 ezarri du.
Bigarren zati hasieran SUPER AMARA Bera Berak ez du asmatu, ez transizioetan ez ate aurrean. Ondorioz, Rincón Fertilidad Málaga gerturatu da Campigli pibotea aurkitu dutelako eta Boada ere animatu da. Horrez gain Alice Fernandes agertu da kontraerasoak eta penaltiz geldiketak eginez. 1-4 partziala arriskutsua zen ahalik eta gehien Karsten kanporatu dutenean. Esperanza Lópezek aprobetxatu du egoera bi golera hurbilduz (19-17).
Baina Silvia Arderius agertu da, barneraketa batekin gola egiteko, Castellanosek ere geldiketa egiteaz gain baloi luzea bidali dio Sara Gilek gol egin zezan eta Carrascok partida gelditu arren, Arderiusek tartea are gehiago zabaldu du (45’: 22-17). Ostean Agustina Lópezen txanda izan da –hiru jarraian- taldea gerturatzeko (23-20), baina Terés eta Sans defentsan lan ikaragarria egitez gain biek gola sartu dute garaipenari eutsteko (49’: 25-20). Azken hamar minutuetan protagonismoa Arrojeriaren abiadurak hartu du eta Sara Gilen abilezia puntuak Bidebietan uzteko (32-25).
Garaipen garrantzitsua, hortaz, partiden zama nabaritzen ari den une batean, Guerreras Iberdrola Ligako líderra izan den talde baten aurka, A Guardan berdindu eta Telden irabazi duena eta egun SUPER AMARA Bera Berak zazpi puntu eta average delakoa alde dituela.
Taldeak atsedena izango du eta igande eguardian Europako bosgarren partida Gascan, D multzoko Podravka Vegeta liderrarren aurka. SUPER AMARA Bera Berak garaipena nahi du eta arratsaldean Nykobing Falster vs SCM Craiova partiden emaitzen zain geldituko da.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Rincón Fertilidad Málaga 25
SUPER AMARA Bera Bera 32 (18+15): Castellanos, Etxeberria (3), Menéndez (3), Arrojeria (4), Terés (4), Sans (2) eta Gil (6) –titular- Arderius (5), Karsten (3), Cardoso (2p), Berasategi eta Arruda (o.a.). Deialdian: Ezkurdia, Azurmendi, Camejo eta Zugarrondo.
Rincón Fertilidad Málaga 25 (11+14): Fernandes, Sole López (1), A. López (4), Boada (3, 1p), Campigli (6), E. López (3) eta Dos Santos –titular- Gandulfo (6), De Almeida (1), Andreu, Calzado, Martin (1), Rein eta Vidal (o.a.)
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (kantabriarrak)
Kanporatuak: Karsten eta Berasategi SUPER AMARAtik eta De Almeida (gorria; 22. minutuan) Rincón Fertilidad Málagatik
Partzialak: 3-1, 4-2, 7-5, 10-8, 15-10, 18-11 –atsedenaldian- 19-13, 19-16, 20-17, 25-20, 28-22 eta 32-25