Zaila da gogoratzea SUPER AMARA Bera Berari horrelako partida hasiera, Cardosori merezi gabeko txartel gorria barne, hortaz hasieratik oso atzetik ikusi du bere burua eta saiatu arren, partidan sartzea lortu du (21’: 13-14) baina bigarrenean egindako ahalegina ordaindu gu serio bezain indartsu Nykobing Falster taldearen aurka (28-36).
Nykobing Falsterrek Danimarkako kopa irabazi berri du, Txapeldunen ligan bi talde finko eta EHF Cupeko multzoen fasean lau talde dituen herrialdeak. Beraz, kalitatea badute eta gaur ederki erakutsi dute, batez ere, Kristiansen zentralak eta Lagerquist pibote internazionala suediarrak, epaile bikote bezala, Gasca hiru laurdenak bete duen publikoaren txistuak eraman dituztenak. Cardosori txartel gorria atera diote hirugarren minutuan penalti baten jaurtiketa batean, Greve atezainari aurpegian eman diona baina hori gerta aurretik besoarekin urrunduz.
SUPER AMARA Bera Berak golegile nagusi gabe aritu behar izan du eta Kristiansen erakustaldia emateko prest. Gainera, partida hasi aurretik Podravka Vegetak sailkapena eskuratu du SCM Craiova (23-18) gaindituz, hortaz, Gascako partida giltzarri zen euskaldunentzat eta daniarrentzat.
Lagerquist suediarrak ere erakustaldia eman du. Hutsune bakoitza aprobetxatu du eta ederki mugitu da sei metroetan. Horrez gain, daniarren 6-0 defentsa oso kementsu, Karstenen zain eta barneraketak saihestuz. Hasieran, Menéndezek baino ez ditu hutsuneak aurkitu.
Pedersen hegalekoak ere korrika egin du eta Nykobingek partida apurtu du (6-14, min 15). Imanol Álvarez birritan gelditu du lehia, Sans eta Castellanos kokatu ditu pistan eta SUPER AMARA Bera Beraren baliabideak martxan jarri dira. 3-0 partziala Arderius, Terés eta Etxeberriari esker norgehiagoka gelditzea eraman dio Nykobing taldeko entrenatzaileak baina Castellanosek asmatu du eta Sansen hiru gol eta Arderiusen beste biei esker, gipuzkoarrak partidan sartu dira bete betean (13-14).
Ez da berdinketa iritsi baina, Lagerquistek asmatu duelako eta Greve atezainak ere Terés pivotearen aurrean. Suediarrak beste bi egin ditu eta Nykobingek tartea berreskuratu du (13-17). Karstenek gol bikaina egin du denbora hutsean zegoela atsedenaldira 17-20 iristeko.
Bigarren zati hasieran, SUPER AMARA Bera Bera saiatu da, Arderius eta Menéndezeki bi golera jarri dute taldea baina Lagerquist geldiezina zen eta horren ostean Kristiansenek sekulako jaurtiketak egin ditu (36’: 20-26).
Arrojeria eta Karsten saiatu dira (46’: 25-28), ondoren Terés baina hor gelditu da saiakera Pedersenek kontraerasoa gauzatu duelako (26-30). Hamar minutuen faltan (27-32) Álvarezek pistako zazpi jokalari jarri ditu baina Etxeberria, Arderius eta Terés zutoinarekin topatu dira.
Ondorioz, porrot mingarria seriotasuna hizpide izan duen talde baten aurren, Donostiara SUPER AMARA Bera Bera errespetatzen etorri dena eta orain eskuetan dituela EHF Cupeko final-laurdenak.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 28, Nykobing Falster 36
SUPER AMARA Bera Bera 28 (17+11): Arruda (1), Cardoso, Menéndez (5), Arrojeria (5), Berasategi, Terés (3) eta Gil (2) –titular- Karsten (2), Etxeberria (1), Sans (3), Arderius (6, 2p), Ezkurdia eta Castellanos (o.a.), Azurmendi, Camejo y Zugarrondo (p.s.)
NYKOBING FALSTER 36 (20+16): Hauge, Pedersen (5), Sunami (2), Kristiansen (6), Lagerquist (11), Westberg (3) eta Ikehara (1) –titular- Jakobsen, Housheer (2), Wallen (5), Olsen (1), M. Nilesen, L. Nielsen eta Greve (o.a.)
Epaileak: Maria Bennani eta Safia Bennani (Suedia).
Delegatua: Ioannis Meimaridis (Grezia)
Kanporatuak: Menéndez eta Etxeberria SUPER AMARAtik eta gorria Cardosori (3’) eta Jakobsen (2) eta Westberg Nykobing Falsterretik.
Partzialak: 0-4, 3-8, 6-13, 11-14, 13-17, 17-20 –atsedenaldia- 20-23, 21-26, 23-28, 26-31, 27-35 eta 28-36