EHF Cupeko multzoen fasean aritzeko erronka bigarren itzulira iritsi da. SUPER AMARA Bera Bera pozik da hiru partidetan lehiakor aritu deako eta orain Gascan bi partidak jarraian izango ditu. Aurrena, larunbatean 17etan Danimarkako Nykobing Falster taldearen aurka.
Gipuzkoarrek “partidaren erritmoa” jarri nahi dute Silvia Arderiusen esanetan. “Nykobing da gure jokura antzematen den taldea, nola jokatuko duten badakigu eta estu irten eta jokuari abiadura eman behar diogu” dio internazionalak.
Madrildarrak “giltzarri” moduan ikusten ditu Gascan jokatu behar dituzten bi norgehiagokak. Bere ustez “funtsezkoak izango da giroa, publikoaren babesa Artalekun izan genuen bezala”. Izan ere, arlo hori ebakiorra izan zen Kroazian eta Danimarkan.
Kristiansen jokalariaren joku zuzendariaz gain, Wallen eta Housheer holandarra dira arrisku puntuak, Lagerquist pibote suediarra bezala. Halere, SUPER AMARA Bera Berak Karsten eta Sans sartuko ditu deialdian, Helvetia Alcobendasen aurrean baja izan arren.