Puntuak lortzeaz gain, atzo partidak bi momento utzi zituen gogoratzekoak. Zazpigarren minutuan Sara Gilek penaltiz 3-0 egin zuen, talde honen ligan 19.000. gola zelarik 1990-91 denboraldin debutatu zuenetik. Bestea, garrantzitsuagoa, Malen Morandeira jokalariaren debuta, 16 urte dituela.
Bidebietan egin zuen debuta Kataluniako hegaleko jokalariak bere zortzigarren partida SUPER AMARA Bera Beraren kamisetarekin. Barakaldon estrenaldi bikaina izan zuen zortzi golekin, Xixonen bakarra egin zuen; Kroazian eta Artalekun, hiruna; beste horren beste Alcobendasen Kopa eta Danimarkan EHF Cupen. Eta atzo, bere lehenengo penaltia gauzatu zuen Sara Gilek, Helvetia Alcobendasi sei gol egin zizkion.
Bestetik, partidako 43. minutuan Malen Morandeira jubenilak egin zuen debuta. Urnietarra Canyamelar Valencia taldearen aurkako partidan izan zen eta atzo, Sans eta Karsten baja zirelarik, Imanol Álvarezen zerrendan sartu zen. Jaurtiketa birritan egin zuen, Ceballos atezainak gelditu zion aurrenekoa eta bigarrena Nokakovic jokalariak oztopatu zuen. Defentsan eta erasoan jokatu zuen kanporatua izan zen arte.
Malen Morandeira 14. gipuzkoarra da Bera Berarekin debutari 2012. urteaz geroztik. Horietatik, egun sei dira SUPER AMARA Bera Berako jokalari.