SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako lehenengo itzuliari amaiera jarri dio Helvetia Alcobendas gaindituz, defentsan, atezain bikain arituta lehenengo zatian, eraso jokora ere eraman zuelarik (35-18, atsedenaldian 18-7).
Bi taldeak 5-1 defentsaren aldeko apustua egin zuten, Gil eta Alba Fernández aurrean kokatuz. Hasieran defentsak nagusi izan ziren Etxeberriak markagailua piztu zuen arte. Arrudak horma bat eraki zuen –hiru geldiketa jarraian- eta Terések Arderiusen pasea aprobetxatu zuen.
Karsten eta Sans baja zituelarik, Imanol Álvarezek Terés, Menéndez eta Etxeberria jarri ditu erdia Gil –Bidebietan debutari- aurrean eta Arderius eta Arrojeria hegaletean. Nokakovic jokalarik Arruda gainditu du 8. minutuan (4-1). Halere, gol batera gerturatu dira madrildarrak baina Arderius eta Menéndez birritan tartea zabaldu dute. Defentsan baloia lapurtzeko nahia izan da gakoa.
Cristina Cabezak partida birritan gelditu du baina bere taldea ezinean. Arrudak geldiketak egiten jarraitu du, Imanol Álvarezek Cardoso, Ezkurdia, Berasategi, Azurmendi eta Camejo sartu ditu. Patricia Encinas atezainak ere geldiketa onak egin ditu baina ezin izan du donostiarren abiadura gelditu. Atsedenaldian, 18-7.
Bigarrenean, Imanol Álvarezek taldea eta sistema errepikatu ditu. Helvetia Alcobendasi jaurtitzea ere kostatu zaio eta SUPER AMARA Bera Berak korrika egin du Gil, Arderius eta Menéndezekin 4-0 partziala lortzeko eta Cristina Cabezak hutsarteak agortu arren 8-0 lortu zute gipuzkoarrek. Helvetia Alcobendasek bederatzigarren minutuan sartu du aurrenekoa.
Aldaketak iritsi dira: Cardoso, Berasategi, Ezkurdia, Zugarrondo, Azurmendi eta Camejo. Erritmoa ez da jaitsi Lacturale Bera Berako Malen Morandeira jubenilak debuta egin du ohorezko mailan, 16 urte dituela. Cardosok tartea ireki du baina madrildarrak eroso iritsi dira sei metroetara. Morandeira saiatu da eta Azurmendi ere erasoan.
Ondorioz, parekotasuna hizpide izan den lehenengo itzuliari amaiera jarri dio SUPER AMARA Bera Berak. Orain begirada Danimarkako Nykobing Falster taldean dute jarrita Gascan irabazteko itxaropenarekin (larunbatean 17etan).
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 35, Helvetia Alcobendas 18
SUPER AMARA Bera Bera 35 (18-17): Arruda, Etxeberria (4), Arrojeria (2), Menéndez (4), Terés (3), Arderius (5) eta Gil (6, 1p) –titular- Cardoso (7, 2p), Berasategi (1), Ezkurdia (1), Camejo (2), Azurmendi, Morandeira eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Castellanos (o.a.)
Helvetia Alcobendas 18 (7+11): Encinas, Morales, Holgado, Palomo (2), Moreno (1), Nokakovic (2) eta Fernández –titular- Díaz (1), Romero (4), Francés (1), Llopis (3), García (2), Cardador (1), Montilla, Flox (1) eta Ceballos (o.a.)
Epaileak: Carlos Gude eta Juanjo Gude (euskaldunak)
Kanporatuak: Azurmendi, Morandeira, Cardoso SUPER AMARAtik eta Fernández, García, Romero Helvetia Alcobendasetik.
Partzialak: 1-0, 4-2, 8-4, 12-4, 14-6, 18-7 –atsedenaldian- 21-7, 27-8, 31-12, 32-15, 33-17 eta 35-18