SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena Bidebietan (19etan) Helvetia Alcobendas hartuko du Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzuliari amaiera jartzeko (Carlos Gude eta Juanjo Gude, euskaldunak). Partida horretarako baja dira Elke Karsten eta Judith Sans, aitzitik bigarren aldiz deialdi batean sartuko da Malen Morandeira jubenila.
Lehengo larunbatean Danimarkan Argentinarrak zauria egin zuen eskuin eskuan eta puntu bat eman behar izan zioten. Bestetik, Kopako joaneko partidan bezala atsedena hartuko du Judith Sansek, eskuin ukanbila zaintze aldera. Hortaz, Imanol Álvarezek deialdian Malen Morandeira gehituko du, Lacturale Bera Bera taldeko jubenilak Canyamelar Valencia taldearen aurka ere sartu zen eta Frantzian burutu zen lagunarteakoan ere bai.
SUPER AMARA Bera Berak ligako lehen itzulia itxiko du, parekotasuna nagusi izan den lehiaketa. Rocasatik puntu batera, Guardesekin batera, donostiarrek Bidebietan bost partida jokatu dute eta etxetik at, zazpi, A Guarda eta Elxen galduz, baina bidai luzeenak kendu ditu. Bidebietan, Aula Valladoliden aurka salbu, partidak atera ditu. Egun SUPER AMARA Bera Bera da Guerreras Iberdrola ligako gol gutxien jasotzen duen taldea, partidako 23 gol –20,2 Bidebietan- eta 29,5 golekin gol gehien egiten duen bigarrena, Guardés ostean. Eta bihar 19.000 gola egingo du 1990-91 denboraldian debuta egin zuen ligako lehiaketan. Eta Sara Gilen debuta izango da Bidebietan SUPER AMARA Bera Berako jokalari gisa.