Bera Bera

Select your language

Aurreneko zatian joku ona egin arren, atsedenaldira aurretik iritsita (13-15), SUPER AMARA Bera Berak ezin izan du  Housheer eta Wallen alboko jokalariak estutu eta galdu egin du, azken hamar minutuetara aukerekin iritsi arren (31-26). Horta, Donostiak eta Gascak giltza izango dute hurrengo bi jardunaldietan, urtarrilaren 26an (17etan) eta otsailaren 3an (12etan), Nykobing eta Podravka hartuz.   

Aukerak zituen SUPER AMARA Bera Berak Nykobing Falster Danimarkako Kopako garailearen aurrean baina EHF Cupen bi porrotak zituena.  Halere, atzo Podravkak Errumanian irabazita, daniarrek hurrengo fasean izateko aukerak urratu nahi izan ditu gaur irabazita, jakina.

Partida trakets hasi da donostiarrentzat, erasoan batez ere. Castellanosek eta defentsak eutsi diote eta laster berdindu du lehia. Sans eta Terés jarri ditu erdian Imanol Álvarezek, Menéndez eta Etxeberria ondoan, Gil eta Arderius hegaletan. Arrojeria eta Karsteek Sans eta Menéndez ordezkatu dute erasoan.

Lehenengo zati erdrialdean Karsten asmatzen hasi da eta bere taldea aurretik jarri da Wallen eta Housheer gaztea eraginkorrak izan arren.

Bigarren zati hasieran SUPER AMARA Bera Bera tartea handitzeko aukerak izan ditu, Arrojeriaren barneraketak  medio. Baina Greve atezainak asmatu ditu eta SUPER AMARA Bera Berak ez bezala kanporaketak bai aprobetxatu ditu Nykobing Falster taldeak.

Lagerquist piboteak gorria ikusi du baina handik gutxira Karsten lesionatu da eta ezin izan du pistara itzuli. Vallen eta batez ere Housheer holandarrak asmatu dute Arrudaren aurrean eta Menéndez eta Arrojeria saiatu arren Nykogingek azken baloian lortu du tarte handiena (31-26).

Ficha: Nykobing Falster 31, SUPER AMARA Bera Bera 26

Nykobing Falster 31 (13+18): Greve, Ikehara, Sunami (1), Kristiansen (1), Lagerquist (3), Vallen (6) eta Pederser (1) –titular- Jakobsen, Housheer (10), Matilde Nielsen (5), Westberg (2), Olsen (1), Line Nielsen (1), Hauge (o.a.) eta Sahlholdt (o.a.).

SUPER AMARA Bera Bera 26 (15+9): Castellanos, Etxeberria (2), Arrojeria (5), Terés (2), Arderius (2), Karsten (7, 1p) y Gil (3) –titular- Menéndez (3), Sans, Cardoso (2), Ezkurdia, Berasategi eta Arruda (o.a.). Deialdian: Azurmendi, Camejo eta Zugarrondo (o.a.)

Epaileak:  Backovic eta Palackovic (Eslovenia)  

Kanporatuak: M. Nielsen, Pedersen, Line Nielsen (2), Lagerquist (2, gorria 42’). Sans, Terés, Menéndez (2) eta Karsten por SUPER AMARA.

Partzialak: 2-1, 5-4, 7-6, 9-8, 11-11. 13-15 –atsedenaldia- 15-17, 19-19, 20-21, 26-23, 28-24 eta 31-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores