SUPER AMARA Bera Beraren ez da mezua aldatu. Egungo txapeldunaren aurka lorturiko garaipen handiak, Artalekun lortuta larunbatean, “nire unerik gozoena” izan zela onartu du Imanol Álvarez entrenatzaileak baina ohartarazi du “disfrutatzea dela hitz magikoa, ez diogu gure buruari lagunduko sailkapenean pentsatzen badugu”.
Bere ustez, gainera, bere taldeak “ez zuen miraririk egin larunbatean” nahiz eta aise gainditu SCM Craiova (32-21). “Egunero entrenatzen dugu eta jakina da jokalariak konzentraturik zirela, publikoak lagundu zuela baina ez genuen ezohizko ezer, taldeak eta nik badakigu zer dagoen eta inguruan ilusioa baldin badago, askoz hobeto” adierazi du.
Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak “gozatzen jarraitu” nahi du kasu honetan Danimarkan. Lau talde daniarrak dira multzoen fasean eta gipuzkoarrak Nykobing Falster talderi larunbatean 15etan egingo dio bisita, Ozren Backovic eta Mirko Palackovic epaile esloveniarren zuzendaritzapean. Aurreneko bi partidak galdu arren Errmunanian SCM Craiovarekin 18-12 et etxean Podravka Vegetarekin (24-28), Nykobing Falster taldeak baliabide handiak ditu. Duela hiru aste Danimarkako Kopa bereganatu zuen Randers aise gaindituta finalerdian eta Txapeldunen ligako Main Round delakoan dagoen Odense partidarik galdu ez duen liderrari irabazita (28-26) finalean.
Nykobing Falster da bigarrena ligan egun eta besteak beste Munduko zentralarik onenetarikoa du, 30 urteko Kristina Kristiansen, alegia. Judith Sansek iaz Danimarkan jokatu zuen eta internazionala aipatzeaz gain “hegaletatik duen eraginkortasuna” aipatu du, batez ere Pedersen daniarra ezker aldean Nielsen ahaztu gabe eta eskuinean Olsen eta Ikehara japoniarra. Horrez gain, funtsezkoa da defentsan eta erasoan Lagerquist pibotea, eskarmentu handiko atezainak lehenengo lerroa bezala Emelie Westberg eta Wollenekin eta Sunami japoniarra edo Housheer gazte holandarra.
Sans komentzituta dago “partidak erritmo altua izango du”. Punturik urratu ez izanak “harritzeko modukoa da” Imanol Álvarezentzat, “batez ere etxean galtzea”. Nykobing Falsterek “ez du guri irabaztea baino aukera gehiagorik”, horregatik, “gure defentsa hasieratik ondo kokatu behar da”.
Sans baja izan zen atzo baina larunbatean “prest” izatea “espero dut, egun hauek ondo etorri zaizkidalako”. SUPER AMARA Bera Berak Kopako kanporaketa bideratu du (21-31) Alcobendasen. Helburuak ez dira aldatu nahiz eta Sansek dio “gehiago nahi dugu baina disfrutatzen, Kopan eta Ligan despistatu gabe”. “Orain beste erronka dugu Danimarkan, giro polit baten aurrean” dio Imanol Álvarezek ziur esan duelarik “larunbatean bezala jokatuz gero Danimarkan irabazteko gai gara”.