Barakaldo Donostiatik Alcobendasetik baino gertuago dagoela jakina zen, are gehiago kanporaketa bi partidetara izanik, halere, gaur Pabellón de los Sueños delako pistan lorturiko garaipenak (21-31) apirilaren 26tik 28ra bitartean ospatuko den zortziko finaletik gertu kokatu du SUPER AMARA Bera Bera.
Ez dute sorpresarik aukeratik eman eta hasierako bi baloi galdu arren, eta Helvetia Alcobendasek aurreneko gola sarturik. Gilek berdindu du eta hiru minutuetan apurtu du norgehiagoka SUPER AMARA Bera Berak, castellanosen geldiketak eta Azurmdiren baloi lapuruta eta Menéndez eta Gil kontraerasoan (1-6) ezarriz, Susana Cabezasen hutsartea eskatu duen artea. Patricia Encinas atezainak geldiketak egin ditu baina ezin Etxeberriaren aurrean. SUPER AMARAk tartea ireki du.
Álvarez larunbatean Artalekun jarri zituen Azurmendi eta Camejo jokalariekin hasi da erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan, Gil eta Arderius hegaletan eta Castellanos atepean. Arrojeriak Azurmendi ordezkatu du erasoan. Lehenengo zati erdialdean Berasategi, Cardoso eta Karsten sartu ditu. Tartea bospasei goletan mantendu da, SUPER AMARA Bera Berak erritmoa jaitsi du, kontraerasoan eraginkor defentsan Camejoren lanari esker eta Karstenek hutsuneak aurkituz. Atsedenaldian, 9-15, pistako 12 jokalariak aritu dira eta harrigaria bada ere, Cardosok bi penalti huts egin ditu.
Bigarren zati hasieran Alcobendasek 3-0 partziala lortu du, donostiarren akatsak baliatuz. Imanol Álverez gelditu du partida baina kostatu zaio bere taldeari, nahiz eta Karstenek asmatu. Gol bakar batera jarri da Helvetia Alcobendas. Imanol Álvarezek Terés eta Menéndez atera ditu, Cardosok asmatu zuen hegaletik, Arderiusek penaltiz eta defentsak estutu zuen Helvetia Alcobendasen (44’: 17-21).
Encinasek gelditzen jarraitzen zuen baina ezin Menéndezen barneraketan, Cardoso hegaletik, Karstenek lapurtu eta gola sartu zuen eta SUPER AMARA Bera Berak tartea berreskuratu du: 48’: 17-24. Eta jokalarien artean minutuak banatuz, Zugarrondo hamar minutu falta zirela sartu zen.
Etxeberria, Gil eta Menénezek kontraerasoak gauzatu dituzte eta partida amaieran (21-31). Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera kanporaketa bideratuta Barakaldotik gertuago dago.
Fitxa: Helvetia Alcobendas 21, SUPER AMARA Bera Bera 31
Helvetia Alcobendas 21 (9+12): Encinas, Diaz (3), Holgado (4), Fernández (2), Cardador (1), Llopis (1), García /2), Francés (2), Palomo (2), Morales (1), Álvarez, Romero (1), Flox, Moreno (1), Nokakovic (1) eta Ceballos (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 31 (15+16): Castellanos, Etxeberria (5), Arderius (1p), Camejo (2), Arrojeria (2), Menéndez (4) eta Gil (3) –titular- Azurmendi, Cardoso (5), Berasategi (2), Karsten (7), Ezkurdia, eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arruda (o.a.)
Epaileak: Óscar García eta Alfredo Arcos, madrildarrak
Kanporatuak: Nikakovic, Alba García eta Álvarez Helvetia Alcobendasetik, Azurmendi eta Terés Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 2-7, 3-9, 6-11, 6-13, 9-15 –atsedenaldia- 14-17, 16-18, 17-21, 18-25, 19-28 eta 21-31