Bera Bera

Select your language

Garaipen itzela Artalekun SUPER AMARA Bera Bera lortu duena, 32-21 SCM Craiova egungo txapeldunari irabaztea ez da egunero lortzen. Partida borobila izan da, ia bete diren harmailak eta taldeak bat egin dutelarik.

Garaipen historikoa SUPER AMARA Bera Berak lortu duena, Kroazian egindako lana berretsita. Partida gordetzeko modukoa da baina Artalekura etorri dena gozamena hartu du, SUPER AMARA Bera Berak Europako erronka honekin distrutatu eta disfrutarazi egin duelako.

Garaipen handia, zalantzarik gabekoa, 18-10 eta 14-11 partzialak lortuta SCM Craiova taldearen aurka, Nykobing Falster daniarra 12 goletan utzi zuena duela aste bete. Egungo Danimarkako txapelduna izango da larunbatean aurkaria (urtarrilak 19, 15etan Danimarka).

Garaipen osoa, Imanol Álvarezek minutuak banatu dituelako. Defentsan sendo, Arruda bikain atepean eta erasoan, abiadura, korrika eta hori ezean, hutsuneak sortu barneraketak egiteko. 

Garaipena Artalekuren magiarekin bilduta, SUPER AMARA Bera Berari babesa eman diolako lehen minututik. Taldeak oso erantzun ona eman du eta gaur zaleren bat baino gehiago egin ditu Irunen eta eskualdean, Donostiako Martxa astebete aurreratuz.

Orokorrean partida borobila izan arren, hasieran Craiovak menperatu du Dzhukeva atezainak lagun, Seric pibotea, Vizitiuren jaurtiketak arazoak sortu dituzte, ondorioz, SCM Craiova markagailuan aurretik zen hasieran (9’: 3-6). SUPER AMARA Bera Berak gola jasotzerakoan azkar atera du erditik eraginkor, abiadurak eta erritmoak errumaniarrak estu dituelarik.

Imanol Álvarezek Xixonen jokatu ez zutenak jarri ditu erdian: Azurmendi eta Camejo, Menéndez eta Etxeberria lagun eta Gil eta Arrojeria hegaletan. Arderiusek Azurmendi ordezkatu du erasoan.

Lehenengo zati erdialdean, defentsa sendotu da eta Arruda baloia gelditzen hasi da. Horrez gain, lapurketak egon dira eta kontraerasoan berdindu du lehia Arderiusek (14’, 8-8) eta Arrojeriak bi minutu eta gero aurretik jarri du SUPER AMARA Bera Bera, errumaniarren hutsartea probokatuz.

Imanol Álvarezek aldaketak egin ditu: Sans, Terés eta Karsten aurretik eta Cardoso eta Ezkurdia ondore. Abiadura, joku geldoan erabakiak hartzeko unea, hutsuneak sortuz SCM Craiova gainetik pasatu dira donostiarrak publikoaren harridurarako. Atsenaldian 18-10.

Bigarren zatian, erritmoa ez da jaitsi. Hasieratik serio, SUPER AMARA Bera Berak abantaila handitu du Arderius bikain zuzentzen, Arrojeria, Karsten, Etxeberria eta Cardoso lagun eta gainontzeko taldekideekin gaur guztiak dena ezinhobeto egin dutelako.

Gipuzkoarrak Txapelduna zirikatu dute, multzoen fasean lortutako aurreneko garaipenean eta Kroazian ere lehiakorrak izanda akaso ‘gonbidatuaren’ papera alde batera utziko dute. 

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, SCM Craiova 21

SUPER AMARA Bera Bera 32: Arruda, Etxeberria (4), Menéndez (2), Camejo, Arrojeria (5), Arderius (6) eta Gil (3) –titular- Azurmendi, Cardoso (5, 2p), Sans, Terés (3), Ezkurdia (1), Berasategi (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Castellanos.

SCM Craiova: Dzhukeva, Ianasi (3), Trifunovic (3), Ion, Seric (3), Fachinello, Nikolic (1) –titular- Vizitiu (7), Gjeorgjievska (2), Selaru, Tatar (2), Colac, Tanasie eta Curment (o.a.).

Epaileak: Matan Lindenbaum eta Dor Laron (Israel)

Delegatua: Jean Yves Renon (Frantzia)

Kanporatuak:  Ezkurdia, Terés, Menéndez Super Amaratik eta Gjeorgjievska (2), Seric, Ianasi  eta Trifunovic SCM Craiovatik

Partzialak: 2-2, 4-6, 8-8, 12-9, 13-9, 18-10 –atsedenaldia- 21-11, 23-13, 25-14, 29-17, 31-18 eta 32-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores