Indarberritzen duen garaipen horietakoa lortu du SUPER AMARA Bera Berak Xixonen, bost puntura uzten duen aurkari baten aurka, pista zail batean eta partida amaiera bikaina (17-26), Liberbank Gijón hustuz 0-8 partzialarekin.
Partida joan ahala jokalariak lo gelditu zirela zirudien. Ez zuen jaurtiketetan asmatu ordea taldeak, ondoren baloi galduak iritsi ziren hegaletatik aprobetxatu zituztenak. Defentsan sendo zegoen SUPER AMARA, Castellanos atepean bezala. Erdian Berasategi eta Terés kokatu ditu Imanol Álvarez, ondoan Menéndez eta Etxeberria, Gil eta Arrojeria hegaletan. Karstenek Menéndez ordezkatu du erasoan.
Liberbank Gijónek lehenengo zatia menperatu du Faria jokalariaren zuzendaritzapean, ondo lagunduta Palicio eta Téllez albokoekin. SUPER AMARA Bera Berak huts asko egin ditu eta atsedenaldian gol bateko aldea baino ez zegoen.
Bigarren zatian aldatu da joera, Liberbank Gijónek gola sartu arren 13-11. Arderius eta Arrojeria agertu dira baina Etxeberriak berdindu du lehia (36’: 14-14). Eta Karstenek hiru gol jarraian egin ditu Diego Lafuenteren hutsartean gelditzerik izan ez duena.
SUPER AMARA Bera Berak tarte txikia ireki du, Téllezek 17-18 ezarri du (12’42”) eta hortik aurrera bi monologo ikusi izan dira, Renata Arruda atezainarena –taldekide ohien aurrean – eta bestea erasoan 0-8 partziala lortuz azkeneko 17 minutuetan, Cardoso bikain lau gol jarraiekin eta azkeneko biak Sans eta Gilentzat.
Hortaz, partida estua hasieran baina amaieran larunbateko partidan pentsatzeko beta ere eman duena. Izan ere, Artalekun (18etan) hartuko du SUPER AMARA Bera Berak SCM Craiova, egungo txapelketa.
Fitxa: Liberbank Gijón 17, SUPER AMARA Bera Bera 26
Liberbank Gijón 17 (11+6): Álvarez, Lopes (2), Palicio (3), Faria (3), Cobo (1), Téllez (5) y Caño (3), Bonazzola, Lozano, Nedelcu, Gavilán eta Ruiz (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 26 (10+16): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (2), Berasategi (1), Terés (2), Arrojeria (3) eta Gil (1) –zazpikoa- Karsten (6), Cardoso (5), Arderius (3), Sans (1), Ezkurdia eta Arruda (o.a.). Deialdian: Zugarrondo (o.a.) Camejo eta Azurmendi
Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (galizarrak)
Kanporatuak: Cobo Liberbanketik eta Terés, Menéndez eta Etxeberria Super Amaratik
Partzialak: 3-1, 3-2, 6-5, 9-7, 10-8, 11-10 –atsedenaldia- 13-12, 14-16, 17-19, 17-22, 17-25 eta 17-26
Gertaerak: Maitane Etxeberriak aurreneko jardunaldiko MVP Guerrera Iberdrola saria jaso zuen