Imanol Álvarez komunikabideen aurrean jarri da gaur adierazteko “prest gaude” Ligako partidari ekiteko, izan ere, SUPER AMARA Bera Bera Liberbank Gijón taldeari egingo dio visita La Arena pistan (20,30etan).
Entrenatzaileak argi du “biharko partida funtsezkoa dela”. Liberbank Gijónek azken norgehiagoka ofiziala abenduaren 28an jokatu zuen Rocasarekin leku berean. Álvarezek ez di argi atseden egunak onak diren asturiarrentzat “ez dakizu jokatzea komeni zaizun ala ez”, halere, ziur da “partida lehiakorra izango dela, are gehiago bere pistan”. Iazko denboraldian SUPER AMARA Bera Berak gol bakar batez irabazi zuen segundu gutxi falta zirela Cardosok sartutako penaltiari esker.
Europatik ligara aldaketaz galdeturik, Imanol Álvarezek adierazi du “jokalariak partidaren garrantziaren jabe dira”. “Kroazian esan nien non uste nuen partida ihes egin zigula baina era berean aurrera begiratu behar dugula” gaineratu du.
Imanol Álvarezek onartu du “amorru, irabazteko norgehiagoka zelako”. ”Maila honetan akatsek ez dira barkatzen eta etxetik kanpo, pista beteta, bizpahiru gol azpitik joanez gero, oso zaila da partida iraultzea”.
Hilabete honetan -urtarrilaren 10etik otsailaren 10era bitartean, SUPER AMARA Bera Berak astean bi partida jokatuko ditu, guztira hama. Álvarezek “pizgarri oso interesgarriak ditugu eta aurren kokatzen saiatuko gara, Ligako azkeneko txanpan ondo kokaturik iristeko”. “Halere, Otsailaren 10ean egoera honetan egotea gustatuko litzaidake, hau da, bizirik hiru lehiaketetan”.
Norgehiagoka zuzenak
Liberbank Gijón “aurkari zuzena” gisa ikusten du “sailkapenak horrela adierazten duelako”. Rocasarekin galdu arren, Imanol Álvarezek uste du asturiarrek “aukerak” dituzte Ligako borrokan sartzeko. Hortaz, partidan beraiek “erritmoa eramaten saiatuko dira”.
Bestetik, larunbatean, lehia handiak Iberdrola Liga, besteak beste, Guardesek Granollers hartuko du eta Rocasak, Aula.