Bera Bera

Select your language

Partida amaierako aurpegiek guztia esan dute. SUPER AMARAk lehiatu du, Podravka Vegeta estutu du baina kroaziarrek hiru minutuen faltan garaipena poltsikoan izan arren, gipuzkoarrak punturen bat urratzeko aukera ikusi dute Koprivnicara egindako hirugarren bisitan EHF Cupeko multzoen fasearen debuta zelarik.

Izan ere, hasieratik SUPER AMARA Bera Bera markagailuan aurretik jarri da Podravka eta Sports Hall Fran Galovic bete duen zalegoari mezua bidalia. Karsten bikain eta Sara Gil lagun, aurreneko tartea ireki dute, Milosevic kroaziarra izan da bere taldea eutsi diona.

Cardosok 5-9 ezarri du penaltiz eta Nenad Smiljanec entrenatzaileak hutsartea eskatu du. Milosavljevic asmatzen hasi da, Etxeberriak bi kanporaketak zalantzagarriak jasan izan ditu hamar minutuen bueltan, Castellanosek geldiketa onak egin arren ezin izan du Podravkaren berdinketa ekitin 18, minutuan. Terés pibotean hiru baloi zutonetan jotu eta Cardosok penalti huts egin du. Ondorioz, lehenengo zatian Podravka aurretik jarri da azken segunduan (15-14).

Bigarren zatia ez da ondo hasi gipuzkoarrentzat: 4-1 partziala jaso du. Berasategik moztu du bolada txarra, Arderius eta Menéndez taldea gerturatu dute eta Cardosok bete betean jarri du berriz ere partidan. Ez hori bakarrik, aurretik ere jarri da SUPER AMARA Cardoso eta Sara Gil hegaleko jokalariek esker (46’: 22-24). Baina Khneva errusiarrak azkar egin zuen gola, SUPER AMARA Bera Bera gauzak azkarregi egiten saiatu eta Podravkak korrika egin zuen 4-0 partziala lortzeko.

Imanol Álvarez saiatu da Etxeberria albokoan jarriz edo kanpoko zazpi jokalari sartzen baina Gilek huts egin zuen Ecimovic atezainaren aurrean bi goletara utziko lukeen jartiketa hiru minutu falta zirela.

Ondorioz, partida lehiakorra, jokalarien garapenerako ezinbesteko partidak direla berresten duten ideia. Egun bakoitzean egiten den lana garrantzitsua da aurten Txapeldunen ligako multzoen fasean aritu den talde bat estu jartzeko.

Fitxa: Podravka Vegeta 32, SUPER AMARA Bera Bera 29

Podravka Vegeta 32 (15+17): Risovic, Turk (4), Milosevic (5), Milosavljevic (3), Dzono, Yezhykava (3) eta Holesova (3) –titular- Debelic (3), Chigirinova (6, 3p), Khneva (5), Karlovcan, Ecimovic (o.a.), Tucakovic (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 29 (14+15): Castellanos, Etxeberria, Menéndez (3), Arrojeria (3), Sans, Karsten (6) eta Gil (3) –titular- Azurmendi, Arderius (3), Cardoso (8, 3p), Terés (1), Berasategi (2), Ezkurdia, Camejo eta Arruda (o.a.)

Epaileak: Georgi Doychinov eta Yulian Goretsov (BUL)

Delegatua: Vladimir Jovic (Bosnia Herzegovina)

Kanporatuak: Milosevic, Dzono, Khneva, Debellic eta Yezhykava Podravkatik eta Etxeberria (2), Terés, Ezkurdia, Arruda eta Gil SUPER AMARAtik.

Partzialak: 2-4, 5-7, 8-11, 11-12, 12-12, 15-14 –atsedenaldian- 19-16, 21-20, 22-23, 25-24, 28-25 eta 32-29

Gertaerak: Renata Arruda eta Nekane Terés jokalariek dopinen aurkako kontrola pasatu dute

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores