SUPER AMARA Bera Berak urtarrilaren 6an Kroazian hasiko duen EHF Cupeko multzoen fasea jokatzeko Kibor enpresak egindako kamisetak aurkeztu ditu gaur goizean Bidebietan.
Alba Menéndez kapitaina eta Maitane Etxeberria izan dira kamisetak erakutsi dituzten jokalariak. Nobedadeak dira, alde batetik, KirolBet eta Okelan markak babesle gisa sartu direla eta kolore beltza. Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak eskertu die “enpresa hauek Europako erronka honekin bat egin izanagatik eta horrez gain gaineratu du BULTZ aholkularitza enpresak ere publizitatearekin lagunduko duela”. Garmendiak beltza justifikatu du “pista urdinarekin egingo duen kontrastearekin, lehiaketa ezberdina delako eta ez dakigulako noiz jokatuko dugun eta beltzak indar itxura ematen duelako”. Multzoen faseak duen zailtasunak jabetuta, Europak “ilusioa” pizten duela dio, batez ere, “disfrutatu eta talde indartsuei aurrera egin”. Garmendiak “oso ondo” ikusi zuen taldea igandean Barakaldon “bajak eta jokalariak kolokan izan arren talde serioa ikusi nuen”.
“Disfrutatzeko gogo askorekin”
Alba Menéndez eta Maitane Etxeberria bat egin ditu adierazten SUPER AMARA Bera Berak “ilusio eta EHF Cuperekin disfrutatzeko gogo asko ditugu”. “Presiorik gabe jokatuko dugu, fasea gainditzea oso zaila izango da aurkariak indartsuak direlako, esperintzia hartzeko baliagarria izango da eta gure jokua egiten saiatuko gara”.
Urtarrilaren 6tik otsailaren 10era bitartean, SUPER AMARA Bera Berak hamaika partida jokatuko ditu (EHFko sei, Ligako hiru eta Kopako bi), hau da, astean bi. “Hilabete t’erdi gogorra izango dela badakigu, fisiko eta mentalki eta horretarako prest egon behar dugu, Liga ahaztu gabe, partida hauetan ere konzentraturik” azaldu dute.
“Emakumezkoen kirola sustatzen”
Kirol taldeko Beñardo Elorz Marketing arduradunak adierazii du “Bera Berarekin kolaborazioak egin ditugu baina une hau, Europako fase honetan, laguntza emateko aproposena zen”. horrez gain “emakumezkoen kirola sustatzea garrantzitsua dela” azpimarratu du. Zentzu berean mintzatu da José Luis Gesalaga. “Urteak dira Bera Bera babesten dugula eta –Okelan markarekin- bultzadatxo bat ematea pentsatu dugu”. Bere esanetan, “gure enpresak Bera Berak zabaltzen duen izaera gustoko du eta, azkenik, “emakumezkoen kirola sustatu behar dugu”.