SUPER AMARA Bera Berak 2018 urtea agurtu du garaipen argi batekin, gaur eguardian Barakaldon euskal derbian lortu duena HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurrean (24-34) oso eraginkorra ate aurrean, Etxeberria eta Gil debutaría protagonista nagusiak dituelarik zortzina golekin.
Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldia amaiturik, Rocasak baino puntu bat gutxiago, Mecalia Atlético Guardésekin batera dira gipuzkoarrak. Lehiaketa urtarrilaren 12an itzuliko da, halere SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko multzoen fasean arituko denez Kroazian hasita urtarrialen 6an Xixonen duen jardunaldia aurreratuko du.
Partida hasiera positiboa izan da Imanol Álvarezen jokalarientzak, Arrojeria –oso ondo taldea zuzentzen- eta Etxeberriak abiadura aprobetxatuz. HGB Prosetecnisa Zuazo saiatu da Hernández aurkitzen baina baloi galdu horiek 1-4 ekarri dute. Halere, gipuzkoarrak itsutu dira erasoan eta bizkaitarren pibote internazionala aurkitu dute eta Manrique gaztearekin partida berdindu dute (14’: 6-6). Une horretan Ezkurdia kanporatuta Sara Gil kataluniarrak debuta egin du SUPER AMARA Bera Berarekin.
Imanol Álvarezek hasieratik Sans eta Terés erdian jarri ditu, Etxeberria eta Menéndez ondoan, Ezkurdia etaa Arrojeria hegaletan eta Arruda atepean. Karstenek Sans ordezkatu du erasoan, izan ere, azken orduan baja izan da Silvia Arderius, aduktorean mina hartuta.
SUPER AMARA Bera Berak defentsan lehenengo lerroa estutu du eta nahiz eta Joseba Rodríguezek partida gelditu du (17’: 6-7). Halere, Etxeberriak eta Sara Gil birritan asmatu dituzte eta donostiarrek ihes egin dute (21’: 6-11). Alba Sánchez zentralak golik sartu gabe bederatzi minutuko tartea apurtu du baina SUPER AMARA Bera Bera, Berasategi, Azurmendi eta Cardoso abantaila handitzen jarraitu du Karstenekin eta Usurbilgo alboko jokalariarekin. Atsedenaldian, 9-16.
Bigarren zatian, HGB Prosetecnisa Zuazok defentsa irekin du. Bengoetxeak 2-0 partziala lortu du baina Sara Gilek ezerezean utzi ditu. Kataluniarrak debuta ezinhobea izan du, jaurtitutako zortziak gola izan direlako. Era berean, Arruda atezainak ere geldiketa onak egin ditu.
Halere, bizkaitarrak sei metroetara iritsi dira Sánchez eta Hernándezeki eta June Loidi penaltiak jaurtitzen asmatu du. HGB Prosetecnisa Zuazo bost goletara hurbildu da baina Berasategik, Cardosok penaltiz eta Sara Gilek tartea berreskuratu dute. Etxeberria alboko jokalari gisa aritu da, lehenengo lerroa Terés ikusi du –hiru gol-, Arrojeriak sekulako gola egin du, Berasategik ere asmatu du eta aldea hamar goletan gelditu da (24-34).
Hortaz, ate aurrean eranginkor, defentsan eta atezainen lana ederra, Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu Menéndez eta Sans jokalariei atsedena emanez eta debuta bikaina Sara Gilentzat. SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara asteazkenean itzuliko larunbateko bidaia buruan duelarik, Kroaziara non igandean 18etan jokatuko duen Podravka Vegetaren aurka.
Fitxa: HGB Prosetecnisa Zuazo 24, SUPER AMARA Bera Bera 34
HGB Prosetecnisa Zuazo 24 (9+15): Aallà, Velasco (1), Bengoetxea (2), De Andrés, Loidi (6, 4p), Encina (2) eta Valdivia (3, 1p) –titular- Hernández (4), Sánchez (3), Manrique (3), Perazic, Erauskin eta Muñiz (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 34 (16+18): Arruda, Etxeberria (8), Menéndez (1), Sans (1), Berasategi (5), Arrojeria (4), Karsten (3) y Ezkurdia –titular- Terés (3), S. Gil (8), Azurmendi, Cardoso (1p) y Castellanos (p.s.). En la convocatoria: Zugarrondo (p.s.) Arderius y Camejo.
Epaileak: Alejandro Hoz eta Álex Riloba (kantabriarrak)
Kanporatuak: Ezkurdia, Berasategi eta Azurmendi Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 2-4, 3-4, 6-7, 6-11, 7-13, 9-16 –atsedenaldian- 12-18, 15-20, 16-25, 20-29, 22-31 eta 24-34