Bera Bera

Select your language

Godoy Maceira Porriñorekin galizarren arteko derbia jokatzetik, SUPER AMARA Bera Berarekin igandean Lasesarren euskal derbia jokatzera pasatu da. Abenduaren lehen astean bi dei jaso zituen Sara Gil jokalariak, batek Frantziako bidean jarri zion eta besteak SUPER AMARA Bera Berarekin fitxatzeko aukera ematen zion.

“Une horretan selekziora nindoan Jennifer Gutiérrezen baja betetzea –azaldu du-. Dena azkar joan zen, partida genuenez alde batera utzi nuen baina bi egun izan nituen ondoren, Abel Estévezekin hitz egin nuen Godoy Maceira Porriñoren entrenatzailea) eta aukerarik onena hona etortzea zela erabaki nuen” adierazi du Sara Gilek aurkezpenean, Tati Garmendiak lagunduta.

Kataluniarrak dio “amets bat bezala da talde handi batera iristea”. 24 urte dituela, ohorezko mailan zazpigarren denboraldia betetzen ari da, 2012an Castelldefelsekin debuta egin ostean 2015-16an Balonmano Porriñorekin fitxatu zuen. “Ilusio handiz nator eta ikasteko gogokin” adierazi du. Selekzio ezberdinekin egindako konzentrazioei esker egingo taldekide asko ezagutzen ditu, atzo arratsaldean Bidebietan aurreneko entrenaldia burutu zuelarik.

Taldez aldatzea “aurrerapauso bezala” ulertzen du, batez ere “hemen helburuak tituluak lortzea direlako eta orain arte sailkapen erdialdean kokatu gara edo Europan sartzeko lehian”. Kataluniako hegaleko jokalariak “Ligako azken partidara arte disfrutatu nahi dut, tituluak lortzeko borrokatu eta Europan lehiatzea, konpetizio ezberdina, erronka berriak, ezetz esatea ezinezkoa da”.

Sara Gil da egun Guerreras Iberdrola Ligako bigarren golegile nagusiena, partidako zazpi gol eginez. “Eraginkorra izaten ari naiz eta espero dut hemen ere izatea” azpimarratu du 24 zenbakiarekin arituko dena “kontraerasoa nire jokua dela” onartuz.

Larunbatean Godoy Maceira Porriñori garaipena eman zion Sagunton eta igandean (12etan) SUPER AMARA Bera Berarekin debuta egingo du HGB Prosetecnisa Zuazorekin. “Nik jokatu izan dut beraien aurka, talde borrokalaria da, partida konplikatua izango da baina aurrera atera dezakegu ahuleziak aprobetxatzen baditugu eta indarguneak kontrolatuz gero”. Hurrengo igandean Koprivnican egongo da hurrengo erronka, hortaz, “adaptazioa egunez egun egingo dugu”.

Bera Berako arduradun Tati Garmendiak berretsi du Sara Gilek 2019-20 denboraldira arte sinatu duela. “Hegaleko jokalari ona fitxatu dugu jaurtiketan eraginkorra dena, penaltiak ere jaurtitzen dituena eta defentsan ere aurrean lan egin dezake”.

Igandeko derbiaz galdeturik, Garmendiak “partidara konzentraturik joatea” eskatu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores